miércoles, 12 de diciembre de 2012

Adimen anitzak



TALDEKIDE BAKOITZAREN EBALUAKETA

A TALDEA
-          Orokorrean primeran ulertu du gaia, kontzepturen bat gaizki bereganatu arren.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Ideia hartu du, baina azaldutakoa adierazi ordez iritzia aurkeztu du.
-          Primeran ulertu du.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du.
Gaitegi osoa azaldu eta transmititu du.

C TALDEA
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia, kontzeptu bat gaizki azaldu arren.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
Gaitegi osoa azaldu eta transmititu du

E TALDEA
-          Primeran ulertu du gaia
-          Ez du atentziorik jarri
-          Irakasleen rola izan ezin, beste guztia ulertu du.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Ez du gaia azaldu baina iritzia eman du.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
Gainetik azaldu ditu gaitasunak baina rola ondo transmititu du

G TALDEA
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Hainbat adimen daudela ulertu du eta irakaslearen rolean zertxobait nahastu da.
-          Hainbat adimen daudela ulertu du eta irakaslearen rolean garapena, atal garrantzitsuena ahaztu du.
-          Irakasle rola ez du aipatu.
-          Irakasle rolean garapena ahaztu du.
-          Ondo ulertu du baina adibidea gaizki azaldu eta irakasle rolean garapena ez du aipatu.
Adimenetan ez da zentratu eta irakasle rola ez du ondo transmititu

TALDEKIDEEN ARTEKO EBALUAKETA

A zein C taldekideek gaitegi guztiari eman diote garrantzia eta ondo transmititu izan dute E eta G taldekideek ordea, adimen zein gaitasunak gainetik azaldu dituzte eta rolean zentratu azkeneko honek rola ondo ez transmititu arren.
Emaitzetan denetarik aurki daitezke baina hasierako bi taldeetan primerakoak dira, E taldeko emaitzak onak dira eta G taldekoak ordea, nahiko txarrak iruditu zaizkit.
Taldekideen arteko ebaluaketa ona dela deritzot,gehiengoa gutxienez ondo azaldu duelako dena eta gaiaren atal guztiak islatzen direlako bertan

HORMAIRUDIAREN EBALUAKETA

Horma irudia eskema moduan egin genuen bisuala izan dadin argazkiekin bat eta bertan adimen bakoitzaren ezaugarriak azaltzen ziren, adimenaren definizioa eta irakasle berriaren rola. Gaia azaltzeko primeran etorri zitzaigun taldekide orori.

BLOGEKO SARRERAK

Blogean adimen anitzei buruz aipatu duguna izan da: Egindako horma irudia, Horma irudian azalduta dagoen informazioa eta taldetxoetan eginiko azalpenaren hausnarketa. Diigon ordea informazio iturriak aipatu izan ditugu informazio bisualaz gain.
TALDEAREN EBALUAKETA
Taldearen lana ona dela iruditzen zait aurreko ataletan aipatutakoaren ondorioz.


Adimen anitzei buruzko nota errubrika jarraituz



TALDEAREN NOTA HONI JARRAITUZ :                   3

TALDEKIDEEN NOTA:                     A TALDEA           3-4
                                                               C TALDEA            3-4
                                                               E TALDEA            2-3
                                                               G TALDEA           2-3

Errubrika


 NOTA
1
2
3
4
PARTAIDETZA TALDE AURKEZPENEAN
Izandakoa taldeari transmititzea
Taldekide orori  ondo azaltzen saiatzea
Ondo azaltzea eta besteek ulertzen saiatzea
Ondo azaltzea eta argitzea zalantzak
INFORMAZIOAREN BILAKETA
Batek eginda
Gutxiengoak eginda
Denok eginda gainetikan, asko sakondu gabe
Denok eginda sakonduz
HORMAIRUDIA
Batek eginda
Ideia soilik izanda
Denok adostutakoa sakonki baina bakoitzak berea eginda
Denok adostutakoa eta batera eginda
TRASMISIOA
Gaizki ulertuta
Nahiko ondo ulertuta, aspekturen bat  ahaztuz
Ondo ulertuta aspekturen bat zehaztu gabe
Primeran ulertuta


TESTUEN KONTZEPTU-MAPA

martes, 11 de diciembre de 2012

TALDEKO TXOSTENA



Ikasgai honetan izandako talde lanak honako hauek izan dira:

-Adimen anitzak:  Teoria hau ulertu zein azaltzeko gai izateko informazioa denen artean bilatu dugu eta batek ulertzen ez zuena beste batek zekiena zen. Gaia kontrolatu eta gero horma irudia egin behar izan genuen eta horren antolaketa taldekide guztiak gaia azaltzerako orduan erraztasun gehien ematen zigun egitura izan zen.

-Bloga: Lehenik eta behin blog bat sortzen ikasi dugu zeina guztion partaidetza beharrezkoa izan den. Ondoren guztiak sartzeko aukeran trebatu eta sarrerak egiten ikasi dugu  gabeziak gaindituz, eta honen bitartez guztion partaidetza koordinatzen joan gara sarrera kopuru bera egiten saiatuz.

-Modulurako testuak: Testuak banatu izan genituen eta ondoren bakoitzak hauen laburpena guztiekin partekatu honek zituen ideiak konpartituz. Gero mapa kontzeptuala egiteko aurreko guztia oso baliagarri ikusi dugu lana erraztu digulako.

-Irakasle onaren ideien mapa eta testua aukeratzea: Elkarrizketaren bitartez jasotako ideiak antzekoak izan dira, baina lau testuetatik bat aukeratu genuen eta sailkatu ideiak gehitu zein kenduz. Guretzat testu egokiena zena gero sortuz.


Talde lanak beti kudeatzea zaila da baina klasetik kanpo denbora  antolatu izan dugu hauek aurrera atera ahal izateko ahal genuen betan. Emaitzak  gure ikuspegitik onak izan dira ahalegindu garelako dena ahalik eta hoberen egiten izan ditugun baliabideekin.

            Orokorrean talde lana ondo dagoela uste dugu.