BEÑAT




Ondorengo lerroetan  Irakasle Funtzioan ikasi ditudan gauzak azaltzen saiatuko naiz, nire ustez eduki aldetik oso asignatura abstraktua izan baita.

Lehenengo egunetan ikasitako gauzarik garrantzitsuena Diigo izeneko tresna bat da. Honek  Interneten aurkitutako artikulu, argazki, web-orriak etab. lagunekin  elkarbanatzeko balio du. Irakasgaian zuen funtzioa besteen Diigo orrialdean sartzean beste ikaskideek aurkitutako gauza interesgarriak irakurri edo ikustean gure jakintzak handiagotzea zen. Nik ez diot Irakasle  izateko prestakuntzan praktikotasunik aurkitu.

Irakasle Funtzioan egin dugun beste gauza bat pelikulak eta dokumentalak ikustea izan da: “Etre et Avoir” edo “La Educacion Prohibida” esaterako. Film hauek ikusi ondoren lanari buruzko hausnarketak egin behar genituen eta ondoren gure iritzi kritikoa eman. Pelikulak edo dokumentalak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta oso gustura egin ditut lan hauek. Gainera, beste ikasgaietan landutako gaiekin zerikusia zuten, eta horrek interes gehiago ematen zidan. Film hauetatik  nire ondorioak atera ditut eta noski uste dudala baliagarri izan zaizkidala, baina, bi pelikula hemen, beste bi bestean, hiru honetan eta beste bat hartan pelikula gehitxo dira. Aste batean klasera joan ordez zinera joaten nintzela ematen zuen. 

Irakasle onarekin zerikusia duen gaia izan da nire ustez gehien bete didana eta gauza gehien erakutsi dizkidana. Irakasle Funtzioko irakasleak planteatu bezala jarraitu nuen esperientzia eta oso gustagarria izan zen. Elkarrizketa eginaz ez soilik, lan guztia egiten asko gozatu nuen eta beste giro eta gogo batekin hartu nituen, ez lan gisa.

Bloggerraren gaiarekin ere zerbait ikasi dut, baina era behartuan. Ez dut sekula blog-ik eduki eta baten erabilpenean trebatzea ondo etorriko zaidala uste dut baina ez dut uste Irakasle Funtzioan ikasi beharreko gauza bat denik. Oso praktikoa da artikuluak irakurtzean hauei buruz hausnarketa bat egitea eta ondoren beste lagun/adiskide guztiekin banatzea, baina berriro diot ez zait iruditzen Irakasle izateko garrantzia handia duen gauza bat denik.

Honekin guztiarekin amaitzeko;  uste dut  ez direla gutxi ikasgai honetan ikasitako gauzak baina nituen aurreiritziengatik askoz interesgarria izango zela uste nuen. Ordenagailuei oso lotuta gaudela iruditzen zait, ez Irakasle Funtzioan soilik, Irakasle-eskolako asignatura guztietan ere, eta horregatik uste dut egin genituen mintegietako praktikak baliagarriagoak direla Diigo, Blogger eta hauek guztiak baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario