Irakasle Funtzioan ikasi eta barneratu ditudan aspektuen
autoebaluazioa egingo dut hurrengo parrafoetan:
Oso lauhilabeteko
interesgarria eta aberasgarria izan da, ia konturatu gabe dezente lan egin
ditugulako, irakasle bati egindako elkarrizketa, hausnarketak, diigon eta
bloggerrean jarritako artikuluak,ikusitako pelikulak eta batez ere
taldekideekin egindako lan eta hausnarketan oso aberasgarriak izan dira.
Onartu beharra dut
lehenengo hausnarketak ez zirela guztiz benetakoak, hau da, lana egin behar zelako
egiten nuen, adibidez ikusitako pelikulari garrantzia eman gabe. Baina hurrengo
hausnarketako benetakoak izan ziren, pelikula ikusita irakasle horren azalean
jarri nintzelako eta nik zer egingo nukeen pentsatzen hasi nintzelako, egoera
horrek oso soluzio zaila zuela konturatuz. Horrela ba, “Etre et avoir” eta “La
educacion prohibida” ikusi genituen, eta irakasleaz nuen ikuspuntua aldatu egin
zen pixkanaka, ez bi pelikula hauengatik bakarrik, izan ere beste arloetan ere
hezkuntzari buruzko pelikula eta dokumentalak ikusi genituelako, eta pelikula
guzti horiek ikusirik nire ikuspuntua aldatu egin zen.
Arlo honetan hasi
nintzenean ez nintzen batere ona ordenagailuetako tresnekin eta diigo eta
blogga egin genuenean pentsatu nuen zeharo galduta ibiliko nintzela, baina
pixkanaka nola erabiltzen diren ikastean joan naiz eta zure informazioa
partekatzeko oso modu ona dela iruditzen zait. Egia esan diigo ez dut asko
erabili, hezkuntzari buruzko berri bati buruz hausnarketa egiten nuenean
bloggerrera igotzen nuelako, beraz, alde horretatik, diigo pixka bat
bazterturik utzi dut. Baita ere, Cmap Tools hasi naiz erabiltzen azken ateotan,
pare bat kontzeptu-mapa egin behar genituelako eta hasieran kosta egiten
zitzaidan baino orain ondo moldatzen naiz programa horrekin ere eta nik uste
dut azterketak prestatzeko oso egokia dela, informazioa barneratzeko oso egokia
delako.
Bestalde, adimen
anitzak gaia ere landu genuen era sakon batean. Talde bakoitzak gai bat
aukeratu behar zuen, eta guk adimen anitzena aukeratu genuen, egia esan behar
badut ez nuen sekula entzun baina informazioa bilatzen hastean oso gai
interesgarria iruditu zitzaidan. Bakoitzak bere murala egin zuen honi buruz eta
gero talde txikitan jarririk gaia beste klase-kide batzuei azaldu nien. Nahiz
eta jasotako iritziak ez guztiz onak izan nire ustez gaia era garbi eta zuzen
batean azaldu nuen.
Egin genuen beste
lan bat irakasle bati elkarrizketa izan zen, eta nire ustez lan interesgarriena
hau izan zen. Esperientzia zuen irakasle bati bere kontakizunak entzutea oso
aberasgarria izan zen, benetan konturatu nintzen zein zen irakasle baten lana
eta nola erantzunak diren egokienak egoera zail batzuen aurrean. Oso
elkarrizketa sakona izan zen, momentu batean nituen galderak alde batera utzi
eta berarekin solasean aritu nintzen, esan zidan aspektu batek harritu egin
ninduelako.
Talde-lana
ere baloratu behar dela iruditzen zait, izan ere oso garrantzitsua da lanak
egiterako orduan. Egia da, talde guztietan bezala, beti dagoela norbait besteak
baino lan gehiago egiten duena, baina nire ustez gure taldean lana nahiko ondo
egon da banatua. Garrantzitsuena talde batean giro ona eta liskar gutxi egotea
da eta nik uste dut hori lortu dugula. Bate-batek ez baldin bazekien zerbait
bere lanari buruz beste batek laguntzen zuen eta alderantziz, bakoitza abilena
zen terrenoan jarri dugu eta horrela lanek ondo funtzionatu dute.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminar