AUTOEBALUAZIOA
Ebaluaketa
egiterakoan inpartziala izatea saiatuko naiz. Ez dago dudarik asko ikasi dudala
baina nire buruari egiten dion galdera ea ikasi dudanarekin nahikoa den. Nahi
ez dela ikasi dut asko, era inkonstziente baten, informazioa bilatzen lanak egiteko, irakasle
bateri egindakoa elkarrizketarekin , klaseko hausnarketekin, bloggean idatzi
ditudan hausnarketekin, diigo igo ditudan
artikuluarekin, ikusi ditugun pelikularekin eta nire kideekin, bai taldeko
lanetan, bai azaltzen gauzak edo adibideak jartzen.
Ez
ba naiz txarto akordetan ”etre et avoir” eta “La educación prohibida”, lehenengo
lanak hausnarketak izan ziren.
Lehenengoa nahiko hausnarketa pobrea egin nuen , bigarrenarean filmarekin
konturatu nintzen ze inportantea zen irakaslea izatea eta saiatu nintzen
hausnarketa sakonagoak egiten. Pelikula hori ikusi ondoren nire ikuspuntua
irakasle izateari buruz aldatu zen.
Bloggean kristoren hobekuntza
nabaritu dut, lehenengo sarrerak nahiko eskasak ziren nahiz eta azkenengoetan
irakasleen ikuspegitik ez egin, sakonago pentsatzen dut. Ipini dugun
informazioa beste pertsona bat laguntzeko ondo dagoela pentsatzen dut, bai
adimen anitzaren informazioa, bai hezkidetzari buruz informazioa aurkitzeko.
Diigo, nahiz eta asko ez erabili, informazioa aurkitu behar izan
dugunean beste kideak eskegitakoa erabili dugu. Nik ere ipini dut niretzat
interesgarriak izan diren gauzak eta eskegi dudana zehatzagoa izan da
pentsatzen dut.
Irakaslearen elkarrizketan konturatu
nintzen ze gogorra eta ze gustukoa zen niretzat irakasleen bizitza, nire
ikuspuntuak aldaketa osoa egin zuen,
irakasle izatea guztiz lan bokazionala dela konturatu nintzen, hogeita lau
orduko lana. Momentu oso polita izan zen benetako irakasle baten ahotik
entzutea zelan hitz egiten zuen ikasleei
buruz.
Lan modularra lantzea gustukoa izan
dut, hezkidetzaren informazioa bilatzen konturatu naiz zelan dagoen eginda hezkuntza sistema eta horrek lagunduko
dit irakasle hobea izateko irizpideekin.
Adimen anitzak lantzen harrituta geratu naiz eta lana hasi baino lehenago sekula ez nuen
entzun hitz bat adimen anitzari buruz eta pentsatzen dut taldeetan azalpenak
tokatu zitzaidanean ematea kapaza izan
nintzela nahiko ondo igortzeko.
Esango nuke asko ikasi dudala
inkonstziente era baten, nire kabuz, informazioa lantzen hobekuntza handia
igarri dut hasi naizenetik ona. Ikuspuntu desberdinak dira ere baina esan behar
dut ere faltan bota dudala irakasleen jarraibideak, galduta sentitu naiz,
momentu askotan ez dut jakin zer egin,
nire kasu partikularrean azalpenak argiagoak izango balira errendimendua
handiago izango litzateke pentsatzen dut.
Horrela eta guztiz gustura sentitu naiz irakasleen mundua ikertzen eta
betirako ikasketa integrala lortu dut arlo askotan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario