Nik ikasgai honetan egindako lana ebaluatzen
saiatuko naiz:
1- Ikasi
izan dudan gehiengoa era inkontzientean ikasi dudala uste dut:
-
Adimen anitzei buruzko
lanean nik gai horri buruz asko ikasi izan dut eta gero honen esposaketa
egitean gaia nola azaldu eta beste hainbat gai ikasi izan ditut.
-
“La Educacion Prohibida” bideoa ikustean hezkuntzaren hainbat arlo
gehiago ikusi izan ditut eta horrenik nik nuen ikuspuntua zabaldu egin da eta
aspektu gehiago hartzen ditut kontuan hezkuntzari buruz.
-
Irakasleari
elkarrizketa egitean benetan gustuko dudan arloa dela ikusi izan dut eta
garrantzitsu ikusten nituen aspektu batzuk edo planteatzen ez nituenak orain
planteatzen ditut eta kontuan hartzen ditut garrantzi askorekin gainera.
-
Blogean idaztearena
baliagarri izan zait edo izan zaidalakoan nago baliabide bat delako ikasleei
lana emateko edo nirea bera antolatzeko eta nik arlo honi buruz ez nekien ezer
ez.
-
Talde lana izan denez
gehiengoa, bertan ikasi izan dut guztiok lan bera egiten ez badugu edo
inplikazio maila desberdina bada emaitza asko aldatuko dela, nirea bereziki eta
etorkizunean nire lana talde lana izango da, orduan orain hori lantzea oso
apropos iruditzen zait.
-
Frantziako eskolaren
bideoa ikusita ikasi izan dut hainbat metodologia daudela klase bat aurrera
ateratzeko eta horretarako sailkapenak ez daudela egon behar nahita nahiez.
-
Orokorrean hezkuntzari
buruzko ikuspegia asko aldatu zait baina ere aipatu beharra dut hau ikasgai
guztien batuketa ere izan dela, ikasgai bakoitzak ekarpen bat edo hainbat
dituelako eta osotasunean denak batzen nik kritika osotasunean edo gehiengo
batean aldatu izan dut.
2- Diigon
izandako esperientzia edo bilaketa zein ekarpenak, baliagarriak direla
ikusi
izan dut bai baina ohiturarik ez dudanez horrelako baliabiderik erabiltzeko ez
dakit ondo erabili izan dudan ala ez. Dakidana ordea da ikasi egin dudala,
gutxi izan arren hori erabiltzen eta zerbait interesgarria ikusten banuen
interneten ikusteak edo horren berri jakiteak pena merezi duelakoan egon baldin
banaiz bertan ipini dut. Hasiera batean gauza sinpleagoak ipintzen nituen
ekarpena soilik egiteko, adimen anitzetan oinarrituta baina gero adimen anitzei
buruzkoa izanda edo lan modularrerakoa izanda sinplea ez jartzen saiatu izan
naiz, etiketa aproposekin eta idatziren batekin zertan datzan azalduz. Badakit ez naizela bereziki lan honetan
trebatu baina trebatu naizenean ahalik eta hoberen egiten saiatu izan naiz eta
ez lan asko ipintzen baizik eta lan onak ipintzen edo informazio ona ipintzen
saiatu naiz.
3- Egin
izan ditudan hausnarketak aldatuz joan dira gaiaren arabera, denboraren
arabera, interesaren arabera,baliabideen arabera ,… Hausnarketa guztiekin
gertatzen den bezalaxe. Hasieran hauen helburua ideia nagusiak aipatzean edo
izan dut ez nuen hausnarketarik egiten egia esanda, gero ordea hausnarketa
bihurtu izan dira edo hausnarketara gehiago hurbiltzen saiatu izan naiz
horretan trebea ez izan arren. Hezkuntzan
zentratzen saiatu izan naiz eta niri interesatzen zaizkidan arloetan bereziki
Blogean, horrela nire interesak komunen dituen beste batek informazio edo
iritzi gehiago izan ditzan.
4- Ikas
taldearen ebaluazioari dagokionez, Talde lana izan da, launakakoa, noski talde
guztietan partaide bakoitzaren partaidetza maila desberdina dela badakigu baina
guk izan dugun taldean orokorrean batek zuen gabezia besteak ez eta
alderantziz, orduan elkar laguntza egon da. Nik bertan Blogean sarrerak egiten
egon naiz, Diigon informazioa eskaintzen, nik egin nezaken lana egiten, egin
beharreko lanak adosten edo banatzen,ideiak ekartzen, taldea adosten zituen
gauzak aurre egiten saiatu naiz. Nire ustez nire aldetik taldean ekarpenak egon
dira eta talde lana bermatu izan dut ahal izan dudan neurrian noski.
No hay comentarios:
Publicar un comentario