miércoles, 12 de diciembre de 2012

Adimen anitzak



TALDEKIDE BAKOITZAREN EBALUAKETA

A TALDEA
-          Orokorrean primeran ulertu du gaia, kontzepturen bat gaizki bereganatu arren.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Ideia hartu du, baina azaldutakoa adierazi ordez iritzia aurkeztu du.
-          Primeran ulertu du.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du.
Gaitegi osoa azaldu eta transmititu du.

C TALDEA
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia, kontzeptu bat gaizki azaldu arren.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
Gaitegi osoa azaldu eta transmititu du

E TALDEA
-          Primeran ulertu du gaia
-          Ez du atentziorik jarri
-          Irakasleen rola izan ezin, beste guztia ulertu du.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Ez du gaia azaldu baina iritzia eman du.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
Gainetik azaldu ditu gaitasunak baina rola ondo transmititu du

G TALDEA
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Primeran ulertu du gaia.
-          Hainbat adimen daudela ulertu du eta irakaslearen rolean zertxobait nahastu da.
-          Hainbat adimen daudela ulertu du eta irakaslearen rolean garapena, atal garrantzitsuena ahaztu du.
-          Irakasle rola ez du aipatu.
-          Irakasle rolean garapena ahaztu du.
-          Ondo ulertu du baina adibidea gaizki azaldu eta irakasle rolean garapena ez du aipatu.
Adimenetan ez da zentratu eta irakasle rola ez du ondo transmititu

TALDEKIDEEN ARTEKO EBALUAKETA

A zein C taldekideek gaitegi guztiari eman diote garrantzia eta ondo transmititu izan dute E eta G taldekideek ordea, adimen zein gaitasunak gainetik azaldu dituzte eta rolean zentratu azkeneko honek rola ondo ez transmititu arren.
Emaitzetan denetarik aurki daitezke baina hasierako bi taldeetan primerakoak dira, E taldeko emaitzak onak dira eta G taldekoak ordea, nahiko txarrak iruditu zaizkit.
Taldekideen arteko ebaluaketa ona dela deritzot,gehiengoa gutxienez ondo azaldu duelako dena eta gaiaren atal guztiak islatzen direlako bertan

HORMAIRUDIAREN EBALUAKETA

Horma irudia eskema moduan egin genuen bisuala izan dadin argazkiekin bat eta bertan adimen bakoitzaren ezaugarriak azaltzen ziren, adimenaren definizioa eta irakasle berriaren rola. Gaia azaltzeko primeran etorri zitzaigun taldekide orori.

BLOGEKO SARRERAK

Blogean adimen anitzei buruz aipatu duguna izan da: Egindako horma irudia, Horma irudian azalduta dagoen informazioa eta taldetxoetan eginiko azalpenaren hausnarketa. Diigon ordea informazio iturriak aipatu izan ditugu informazio bisualaz gain.
TALDEAREN EBALUAKETA
Taldearen lana ona dela iruditzen zait aurreko ataletan aipatutakoaren ondorioz.


Adimen anitzei buruzko nota errubrika jarraituz



TALDEAREN NOTA HONI JARRAITUZ :                   3

TALDEKIDEEN NOTA:                     A TALDEA           3-4
                                                               C TALDEA            3-4
                                                               E TALDEA            2-3
                                                               G TALDEA           2-3

Errubrika


 NOTA
1
2
3
4
PARTAIDETZA TALDE AURKEZPENEAN
Izandakoa taldeari transmititzea
Taldekide orori  ondo azaltzen saiatzea
Ondo azaltzea eta besteek ulertzen saiatzea
Ondo azaltzea eta argitzea zalantzak
INFORMAZIOAREN BILAKETA
Batek eginda
Gutxiengoak eginda
Denok eginda gainetikan, asko sakondu gabe
Denok eginda sakonduz
HORMAIRUDIA
Batek eginda
Ideia soilik izanda
Denok adostutakoa sakonki baina bakoitzak berea eginda
Denok adostutakoa eta batera eginda
TRASMISIOA
Gaizki ulertuta
Nahiko ondo ulertuta, aspekturen bat  ahaztuz
Ondo ulertuta aspekturen bat zehaztu gabe
Primeran ulertuta


TESTUEN KONTZEPTU-MAPA

martes, 11 de diciembre de 2012

TALDEKO TXOSTENA



Ikasgai honetan izandako talde lanak honako hauek izan dira:

-Adimen anitzak:  Teoria hau ulertu zein azaltzeko gai izateko informazioa denen artean bilatu dugu eta batek ulertzen ez zuena beste batek zekiena zen. Gaia kontrolatu eta gero horma irudia egin behar izan genuen eta horren antolaketa taldekide guztiak gaia azaltzerako orduan erraztasun gehien ematen zigun egitura izan zen.

-Bloga: Lehenik eta behin blog bat sortzen ikasi dugu zeina guztion partaidetza beharrezkoa izan den. Ondoren guztiak sartzeko aukeran trebatu eta sarrerak egiten ikasi dugu  gabeziak gaindituz, eta honen bitartez guztion partaidetza koordinatzen joan gara sarrera kopuru bera egiten saiatuz.

-Modulurako testuak: Testuak banatu izan genituen eta ondoren bakoitzak hauen laburpena guztiekin partekatu honek zituen ideiak konpartituz. Gero mapa kontzeptuala egiteko aurreko guztia oso baliagarri ikusi dugu lana erraztu digulako.

-Irakasle onaren ideien mapa eta testua aukeratzea: Elkarrizketaren bitartez jasotako ideiak antzekoak izan dira, baina lau testuetatik bat aukeratu genuen eta sailkatu ideiak gehitu zein kenduz. Guretzat testu egokiena zena gero sortuz.


Talde lanak beti kudeatzea zaila da baina klasetik kanpo denbora  antolatu izan dugu hauek aurrera atera ahal izateko ahal genuen betan. Emaitzak  gure ikuspegitik onak izan dira ahalegindu garelako dena ahalik eta hoberen egiten izan ditugun baliabideekin.

            Orokorrean talde lana ondo dagoela uste dugu.

jueves, 29 de noviembre de 2012

ARGITARATZEKO


ETOR ETA KIZUNEKO IRA ETA KASLEAK

Testu guztiak oso desberdinak dira eta guztiak dituzte ideia interesgarriak baina osatuenetarikoa aukeratu dugu. Honi beste testuetako ideia batzuk ere gehitu dizkiogu, aukeratu dugun testuko ideia batzuk ezabatuz. Gure ustez testu honetan irakasle batek lanean hasi baino lehenago gogoratu behar duena azaltzen dira.

            Irakasle baten definizioa bilatzerakoan bere benetako funtzioan jarriko genuke arreta guztia: Irakatsi, Irakasten duen pertsona. Ikasleei gai edo material bat irakasteko prestatua dagoen profesionala. Baina hori al da bakarrik? Definizio horretan ez dira ageri oso garrantzitsuak diren beste hainbat aspektu zeintzuk ikasleen adinaren arabera balio asko duten, batzuetan irakaslearen funtzio nagusia baino garrantzitsuagoak direnak ere. Kontuan hartzekoa da irakasleek ez dutela soilik material zehatz bat irakasten, umeentzat erreferentziazko pertsonak dira askotan, egunero edukitzen dituztelako klaseetan. Norberaren burua irakaslearenarekin identifika dezakete eta zentzu horretan irakasle horrek erakusten duen materia besteak baino gusturago hartu edo alderantziz, irakaslea ona ez izateagatik asignatura bati nazka edo gorrotoa har diezaiokete. Irakasle on batek bere egoera pertsonalaren erreflexua klase barnean ezin dezake erakutsi, horrek ere ikasleengan eragin handia duelako. Oso zaila da klase kanpokoa eta barnekoa guztiz bereiztea, azken finean, pertsona bati gertatzen zaiona ezin daiteke bat batean ahaztu.

Orain arte aipatutako guztia ikasleek irakaslearengandik jaso dezaketen aspektu negatiboekin du lotura, baina hori ez da kontuan hartzen ez den gauza bakarra. Irakasle on batek bere lanean efektiboa izan behar du. Hau da, umeek ez dituzte zalantza handiak eduki behar irakasleak azaldu nahi duena ulertzeko. Hau helburuaren lehen urratsa da. Lehenik eta behin ulertu egin behar baitute ondoren ikasteko. Irakasleak metodo praktikoak erabili behar ditu kontzeptuak azaltzeko, hau da, ez da liburuan jartzen duena irakurtzera mugatu behar. Helburuaren bigarren urratsa umeek kontzeptua ulertzean barneratzea da. Honetarako irakasleak adibide praktikoak jarri behar dituzte umeak benetan praktikotasuna ikusteko. Orain arteko ikasketa metodoa ikasle askorengan kontzeptuaz memoriaz ikastekoa izan da, eta horrek azterketa bat gainditzeko soilik balio du. Denbora baten ostean gure burmuinak automatikoki ezabatzen baitu informazio hori. Metodologia mota bat ikasleekin konektatzea da, sentimenduak transmititzea eta erlazio on hori ezartzean irakasle eta ikasleen artean errazagoa izango da lan egitea umeekin.

             Azkenik, nire ustez irakasle on batek ikasleak era pertsonalizatuagoan landu beharko lituzke, bakoitzaren bertute eta ahuleziak kontuan edukiz. Honek guztiei egingo lieke ondo. Irakasleak emaitza hobeagoak lortuko lituzke bere ikasleengandik, beraz, bere lana ondo egiten ari dela esan nahiko luke. Bestetik, ikasleek gusturago hartuko dituzte irakasleak jarritako lanak, haientzako bereziki eginak daudela konturatzean.

                Irakaslea izatea hogeita lau orduko lana da, gogorra baina ikasleen helburuak betetzen direnean sentitzen den pozak, indarra eta motibazioa ematen ditu aurrera jarraitzeko. Berriz, oso garrantzitsuak dira ematen diren edukiak, ikasleekin ditugun harremanak, zelan azaltzen diren gauzak, zer metodologia mota erabiltzen diren, gurasoekin dagoen interakzioa, plan eta gobernuen aldaketari egokitu beharra … Ez da gauza erraza irakasle izatea, baina interesa eta maitasunarekin irakasle gehienak ikasleak behar dituen edukiak eta harremanak igortzea eta bideratzea lortzen dute, nahiz eta batzuetan pentsatu kapazak direla gauzak hobetzeko. Irakasleak ikasketa prozesu jarraian daude, horregatik oso garrantzitsuak dira motibazioa eta interesa edukitzea ikasteko eta irakasteko.

Egilea: Beñat Bobillo
Moldaketak: JAT taldea

miércoles, 28 de noviembre de 2012

MAPA KONTZEPTUALA


IRAKASLEEI ORDEZKAPENAK KENDU NAHI DIZKIETE


Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Ministerioak kanpoko langile agentziekin ordezkapenak kendu nahi dituzte, hau da, irakasle bat bajan egotean, kanpotik beste irakasle bat kontratatu ordez ikastola horretako beste irakasle batek postua betetzea nahi dute. Hori da behintzat zinegotzi arduradunak, Rafael Boschek, adierazi duena. Hala ere, baja luzeetarako esan du txosten bat egin beharko duela Hezkuntza eta Herri Sailak, eta txosten hau onartua izan beharko da beste irakasle bat kontratatu aurretik. Boschek aipatu du bere asmoa klase eta ikasle guztiek irakaslea izatea dela.

Ondo iruditzen zait Bosch jaunak duen ideia, baina ez zait egokia iruditzen nola bete nahi duen. Egia da, irakasle bat bajan egotean beste bat kontratatzea oso garesti ateratzen dela eta kostu horiei aurre egitea zaila dela, baina ezin ditu beste irakasleak jarri beste batzuen lanak egiten. Irakasle bakoitzak bere lana du eta nahikoa du horrekin, bere lanarekin nahiko juxtu baldin badabil eta oraindik eta lan gehiago jartzen badiote beste klase bat zuzentzen ez du bere lana ondo egingo, denborarik ez duelako izanngo, eta bere lehengo klasea eta jarri dioten klase berriak ez dute ongi funtzionatuko.

Amaitzeko, esan behar dut hau martxan jarriko balitz egoera okertu egingo zela, irakasleak, ulergarria den bezala, ez zirelako kapazak izango hainbetse umerekin batera lan egiteko, eta denak galtzen aterako ziren.

http://www.diariodemallorca.es/mallorca/2011/09/28/educacion-quiere-cubrir-bajas-maestros/706884.html