jueves, 29 de noviembre de 2012

ARGITARATZEKO


ETOR ETA KIZUNEKO IRA ETA KASLEAK

Testu guztiak oso desberdinak dira eta guztiak dituzte ideia interesgarriak baina osatuenetarikoa aukeratu dugu. Honi beste testuetako ideia batzuk ere gehitu dizkiogu, aukeratu dugun testuko ideia batzuk ezabatuz. Gure ustez testu honetan irakasle batek lanean hasi baino lehenago gogoratu behar duena azaltzen dira.

            Irakasle baten definizioa bilatzerakoan bere benetako funtzioan jarriko genuke arreta guztia: Irakatsi, Irakasten duen pertsona. Ikasleei gai edo material bat irakasteko prestatua dagoen profesionala. Baina hori al da bakarrik? Definizio horretan ez dira ageri oso garrantzitsuak diren beste hainbat aspektu zeintzuk ikasleen adinaren arabera balio asko duten, batzuetan irakaslearen funtzio nagusia baino garrantzitsuagoak direnak ere. Kontuan hartzekoa da irakasleek ez dutela soilik material zehatz bat irakasten, umeentzat erreferentziazko pertsonak dira askotan, egunero edukitzen dituztelako klaseetan. Norberaren burua irakaslearenarekin identifika dezakete eta zentzu horretan irakasle horrek erakusten duen materia besteak baino gusturago hartu edo alderantziz, irakaslea ona ez izateagatik asignatura bati nazka edo gorrotoa har diezaiokete. Irakasle on batek bere egoera pertsonalaren erreflexua klase barnean ezin dezake erakutsi, horrek ere ikasleengan eragin handia duelako. Oso zaila da klase kanpokoa eta barnekoa guztiz bereiztea, azken finean, pertsona bati gertatzen zaiona ezin daiteke bat batean ahaztu.

Orain arte aipatutako guztia ikasleek irakaslearengandik jaso dezaketen aspektu negatiboekin du lotura, baina hori ez da kontuan hartzen ez den gauza bakarra. Irakasle on batek bere lanean efektiboa izan behar du. Hau da, umeek ez dituzte zalantza handiak eduki behar irakasleak azaldu nahi duena ulertzeko. Hau helburuaren lehen urratsa da. Lehenik eta behin ulertu egin behar baitute ondoren ikasteko. Irakasleak metodo praktikoak erabili behar ditu kontzeptuak azaltzeko, hau da, ez da liburuan jartzen duena irakurtzera mugatu behar. Helburuaren bigarren urratsa umeek kontzeptua ulertzean barneratzea da. Honetarako irakasleak adibide praktikoak jarri behar dituzte umeak benetan praktikotasuna ikusteko. Orain arteko ikasketa metodoa ikasle askorengan kontzeptuaz memoriaz ikastekoa izan da, eta horrek azterketa bat gainditzeko soilik balio du. Denbora baten ostean gure burmuinak automatikoki ezabatzen baitu informazio hori. Metodologia mota bat ikasleekin konektatzea da, sentimenduak transmititzea eta erlazio on hori ezartzean irakasle eta ikasleen artean errazagoa izango da lan egitea umeekin.

             Azkenik, nire ustez irakasle on batek ikasleak era pertsonalizatuagoan landu beharko lituzke, bakoitzaren bertute eta ahuleziak kontuan edukiz. Honek guztiei egingo lieke ondo. Irakasleak emaitza hobeagoak lortuko lituzke bere ikasleengandik, beraz, bere lana ondo egiten ari dela esan nahiko luke. Bestetik, ikasleek gusturago hartuko dituzte irakasleak jarritako lanak, haientzako bereziki eginak daudela konturatzean.

                Irakaslea izatea hogeita lau orduko lana da, gogorra baina ikasleen helburuak betetzen direnean sentitzen den pozak, indarra eta motibazioa ematen ditu aurrera jarraitzeko. Berriz, oso garrantzitsuak dira ematen diren edukiak, ikasleekin ditugun harremanak, zelan azaltzen diren gauzak, zer metodologia mota erabiltzen diren, gurasoekin dagoen interakzioa, plan eta gobernuen aldaketari egokitu beharra … Ez da gauza erraza irakasle izatea, baina interesa eta maitasunarekin irakasle gehienak ikasleak behar dituen edukiak eta harremanak igortzea eta bideratzea lortzen dute, nahiz eta batzuetan pentsatu kapazak direla gauzak hobetzeko. Irakasleak ikasketa prozesu jarraian daude, horregatik oso garrantzitsuak dira motibazioa eta interesa edukitzea ikasteko eta irakasteko.

Egilea: Beñat Bobillo
Moldaketak: JAT taldea

miércoles, 28 de noviembre de 2012

MAPA KONTZEPTUALA


IRAKASLEEI ORDEZKAPENAK KENDU NAHI DIZKIETE


Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Ministerioak kanpoko langile agentziekin ordezkapenak kendu nahi dituzte, hau da, irakasle bat bajan egotean, kanpotik beste irakasle bat kontratatu ordez ikastola horretako beste irakasle batek postua betetzea nahi dute. Hori da behintzat zinegotzi arduradunak, Rafael Boschek, adierazi duena. Hala ere, baja luzeetarako esan du txosten bat egin beharko duela Hezkuntza eta Herri Sailak, eta txosten hau onartua izan beharko da beste irakasle bat kontratatu aurretik. Boschek aipatu du bere asmoa klase eta ikasle guztiek irakaslea izatea dela.

Ondo iruditzen zait Bosch jaunak duen ideia, baina ez zait egokia iruditzen nola bete nahi duen. Egia da, irakasle bat bajan egotean beste bat kontratatzea oso garesti ateratzen dela eta kostu horiei aurre egitea zaila dela, baina ezin ditu beste irakasleak jarri beste batzuen lanak egiten. Irakasle bakoitzak bere lana du eta nahikoa du horrekin, bere lanarekin nahiko juxtu baldin badabil eta oraindik eta lan gehiago jartzen badiote beste klase bat zuzentzen ez du bere lana ondo egingo, denborarik ez duelako izanngo, eta bere lehengo klasea eta jarri dioten klase berriak ez dute ongi funtzionatuko.

Amaitzeko, esan behar dut hau martxan jarriko balitz egoera okertu egingo zela, irakasleak, ulergarria den bezala, ez zirelako kapazak izango hainbetse umerekin batera lan egiteko, eta denak galtzen aterako ziren.

http://www.diariodemallorca.es/mallorca/2011/09/28/educacion-quiere-cubrir-bajas-maestros/706884.html


IKASTOLETAKO ZUZENDARIAK

Guadalajaran, Jaliscon (Mexiko) hitzaldi bat eman du duela egun pare bat bertako Hezkuntza Ordezkariak, Antonio Gloria Moralesek,  eta atentzioa deitu didan ekintza aipatu du: 1000 eskola inguru zuzendari gabe daudela hain zuzen ere.

Hori justifikatzeko hainbat arrazoi eman ditu, adibidez esan du zuzendari bat egoteko ikasle kopuru jakin bat egon behar dela, eta kopuru horretara ez bada iristen ez duela zuzendaririk izango. Beste arrazoietako bat zuzendari jubilatu edo hiltzea da. Orduan irakasleen artean zuzendari berri bat aukeratzen dute, baina prozesu luze bat izaten da, oso zorrotz jokatu behar dutelako, horrela eskola, denbora batez zuzendari gabe gelditzen da. Amaitzeko, hala ere, aipatu du kezkatuago daudela irakasle gabeko taldeengatik, zuzendari gabeko eskolekin baino.

Azken esaldi horretan ni ere ados nago, baina ezin dut ulertu eskola batek nola funtziona dezaken zuzendari gabe. Izan ere, zuzendariaren lana eskola ahalik eta ondoen eramatea da, eta zuzendaririk ez badago lan hori ez du iñorrek egingo eta eskola pixkanaka galtzen joango da. Irakasleek ikasleengan jarri behar dute atentzioa, zuzendariek aldiz eskolan pasatzen diren gauza guztiak konpondu behar dituzte, eskolako ekonomia batez ere. Jakin behar du dirua banatzen langile guztien artean, denak gustora gera daitezen eta eskola ere ondo manten dadin.

Amaitzeko esan behar dut eskola guztien behar dutela zuzendari bat, aipatu ditudan zereginetarako beharrezkoa delako.

http://www.informador.com.mx/jalisco/2012/420283/6/no-en-todas-las-escuelas-se-necesita-director-sej.htm

martes, 27 de noviembre de 2012

EL AMOR ROMÁNTICO


EL AMOR ROMÁNTICO

Izen buru hori aproposena iruditu zait orain idatzi dudanetarako, hezkidetzari buruz  informazioa bilatzen egon naizenean, konturatu naiz gazteei  heltzen zaien informazioa guztiz sexista dela. Faktore bat gaztearen jokabidea sexista izateko  pelikuletan agertzen den “amor romántico” rolak jarraitzen dutelako pentsatzen dut izan daitekela .  Azkenengo denboraldian posibilitateak eduki ditugu karteletan horrelako pelikulak  ikusteko, “tres metros sobre el cielo”, “tengo ganas de ti”, “crepúsculo”, eta abar….
Pelikula batzuetan  neskak ikasle onak dira, oso ondo portatzen dira eta bestalde, mutilak ez doaz eskolara,  denbora guztian arazoetan  sartuta, arau kanpo  bizi dira, sozializatu gabe.  Beste batzuetan ikus dezakegu neskak gatazketan sartzen direla mutila etor dadin bere bila, laguntzera. Baina puntu komun bat daukate, eta pelikula guztietan neska eta mutilaren jarrera berdina da:  denetan ikus dezakegu neskek   gauzak egiten dutela mutilarekin erlazioa hasteko edo mantentzeko. Argi agertzen da filmetan norberaren rolak gizartean.
Azaltzen saiatzen naizen moduan, komunikabideek gazteengan daukaten influentzia izugarrizkoa da, hori kontutan hartuta, uler daiteke gizarteak berdintasuna nahi badu zaindu behar dituela bidaltzen dituen mezuak eta jokabideak, bai lengoaiaren aldetik bai pelikuletan edo desberdintasunak dauden arlo guztietan.. Gizartearen baloreak  sexu baten nagusitasunean oinarrituta badaude gizarte sexista da. Gobernuetan, komunikazio medioetan eta gizarte baten dauden erakunde guztietan,  hezkuntzaren berdintasuna  lortzeko oinarriak bideratu  behar dira, irizpideak  barneratzen eta transmititzen.



Murrizketak Hezkuntzan

Hezkuntza komunitateak inbertsioa eskatu du Nafarroan

Igandean Nafarroan eman zen ikaragarrizko manifestazioan ikasle elkarteek, hainbat sindikatuk eta baita gurasoek ere parte hartu zuten. Manifestazioaren funtsa murrizketaren aurka batzea zen eta kalera atera zirenak eziren gutxi izan.

Gure gizartearen egoera gero eta okerrago dago. Duela urte batzuk hasi zen krisi hau eta oraindik hemen jarraitzen du eta antza denez oraindik ez da okerrena iritsi. Gobernuak murrizketetan aurkitu du konponbidea baina agerikoa da denok ez gaudela erabaki hori onartzeko prest. Hezkuntzan egin dituzten murrizketak ez dute inor ezberdin utzi, guztiek dute diru gutxiago euren aurrekontuetan eta horrekin gero eta gauza gehiagori aurre egin behar diote. Hurrunago joan gabe, psikologiako apunteak gure poltsikotik ordaindu behar ditugu. Hala ere, nabaria da krisia ez dugula guztiok berdin ordaintzen. Eurodiputatuek uko egiten diote euren bidaietan merkeagoak diren garraioak hartzen edota gobernuak diputatu aukeratu izateagatik ematen dizkien dirua errefusatzen. Bienbitartean jendeak  arazoak ditu hipoteka ordaintzeko eta etxe gabe geratzen dira.Jendea amorru bizian ateratzea normala ikusten dut horrelako egoera desorekatuen aurrean. Hezkuntzak, gure gizarteko ezinbesteko beste hainbat gauza bezala, inbertsio bat behar du nahitaez. Gainera gobernuak behin baino gehiagitan esan du arte ederretako bezalako ikasketak kenduko dituela eta...
Horrelako erabakien aurrean ezin gaitezke geldirik geratu. Hezkuntza denona izan behar du, eta gure etorkizuna denez kalitatekoa. Murrizketa gehiagorik ez!!!

lunes, 26 de noviembre de 2012

Adimen anitzen azalpena talde txikitan

Gure taldeak adimen anitzen teoria landu izan du, informazioa bilatu eta gero ondo ulertu hormairudia egin eta taldetxo bati azalfu behar izan genion.
Berez hormairudiak asko laguntzen du, informazioaren eskema eta gida delako eta horri jarraituz eta garatuz azalpena egin daiteke.
Zerbait berri izan zen, urduri geunden ez genuen ziurtasunik gugan... baina taldekide guztiok egoera berdinean geunden eta azkenean hori ere lagundu izan zigun ziurtasun pixka bat lortzeko eta ongi egiten askoz gehiago saiatzeko gaia landuz azalduz eta besteak ulertzeaz arduratu.
Asko ikasi genuen horrela beste gaietaz, azaltzeaz, entzuteaz, laguntza emanez,...
Gustatu zitzaidan esperientzia da eta ekintza onuragarria ikasteko era zabal batean eta ikasleak ikasleekiko.

Irakaslearekin solasean

     Lehengoan nire irakasle ohi batekin bildu nintzen elkarrizketa egiteko. Duela urte pare bat edo ez nuela ikusiko, noizean behin bisita egitera joaten nintzelako, nere etxe ondoan dagoen eskolan lan egiten egon zelako aldi batez, zuzendari modura. Elkarrizketa egiteko ordea beste zentro batetara joan behar izan nuen aurten zuzendaritza utzi baitu eta Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailan dabil, adin horrekin izan zen bera nire tutore. Eskolara iristean atezainak bera zegoen gelara eraman ninduen, kasualidadez berarekin pasa nituen bi urteak gela berberean pasa nituen. Momentu berezia izan zen, hunkigarria edo.

     Elkarrizketa egiten hasi nintzenean galdera batzuek prestatu gabe hartu ziotela konturatu nintzen, espero ez zituelakoan edo. Hala ere, ondo erantzun zituen, nahiz eta bere denbora hartu. Hauetako bat berarentzat irakastearen  hoberena eta okerrena zer zen galdetzean eman zen. Berarentzat epe luzean ikasleekin kalean aurkitzea eta beraiekin egotea da, horrek poztu egiten duela dio, pertsona horrek eskertu egiten baitio modu batean bere lana. Okerrena, ordea, ikasle baten bizitzaz gauza ez oso politak entzutea da, bizitza ona ez daramalako. Drogekin arazoak, gaixotasunen bat edota bere buruaz beste egitea, horrelakoak entzutean ea berak erantzukizinik izan duen edo ez datorkio burura. Teknologiek berarentzat duten garrantzia ere azpimarratzen du. Bere generazioko irakasleek arazoak dituztela dio, aldiz, gazteagoak direnek aisa erabiltzen dituzte eta horrek asko laguntzen du, umeen begietatik informazioa ordenagailu edo pantaila baten bitartez errazago sartzen baita. Azkenik gaur egungo hezkuntzaren egoeraz hitz egin genuen eta bere ustez hezkuntzak ez luke politikaren eta gobernuaren hainbesteko menpekotasunik behar, izan ere, etengabeko gobernu aldaketa bakoitzarekin hezkuntza plan berri bat sartzeak ez du bide ematen aurreko planean eskatzen zena aldatzera. Horregatik bere ustez hezkuntza sistemak sendotasuna eta independentzia behar du eta aldaketak beharko ditu ere, baina ez alderdi politiko batek ezartzen dituenak, hezkuntzak berak eskatzen dituenak baizik.
     Bukaeran, ikasketak zer moduz neramatzan galdetu zidan eta horri buruz aritu ginen ni joan arte. Asko poztu zen ni berriz ere ikusteaz eta irakasle izatera animatu ninduen.

     

sábado, 24 de noviembre de 2012

ETXEKO HEZIKETA




ETXEKO HEZIKETA


Lan modularrarako informazioa bilatzen egon naizenean, konturatu naiz  ze beharrezkoa den etxeko heziketa. Etxeko heziketarekin ez dut nahi esan, gurasoek ze ikastola motara eramango duten umeak ( oso garrantzitsua da umeen heziketarako gure gustukoa den  ikastola aukeratzea ) baina nik gurasoen jokabideari  buruz idatziko dut. Hezkidetzaren alde dauden gurasoak,  kasu gehienetan,  hitz egiterakoan berdintasuna defendatzen dute, normalean  argudio berdina esaten dute:  gure seme eta alabei heziketa berdina ematen diogu. Segurtasunarekin  esango nuke bere eskuan dauden ahalegin guztiak egiten dutela pentsatzen dute , ahalegin horretan sakontzen badugu, konturako gara mundu guztiak moral bikoitza daukala.  Ikerketak esaten dute  gaur egun emakumeak etxeko gauzak antolatzen jarraitzen dutela, dena garbi mantendu eta bere lekuan, umeen zaintza eta abar… beste aldetik gizonak hasi dira parte hartzen etxeko lanetan baina kasu gehienetan emakumeak baino gutxiago egiten dute.  Umeek helduen jokabideak kopiatzen dituzte, horregatik esan ahal da lehengo sozializazioa, etxekoa, era inkontziente batean jarraitzen du heziketa sexista izaten. Berdintasun osoa lortzeko gure familietatik hasi behar gara aldatzen etxeko jokabideak eta erakusten gure jarrera egokiena dela eta seme- alabei igortzen diogun mesua argi eta garbi ulertzen dutela, ez kalean gauza bat esaten eta etxean beste bat egiten. Gizarteak dauzkan zailtasunak gainditzeko denak argi eduki behar dugu bidea eta ezin da izan gauza bat kalean eta beste bat etxean, ordua da moral bikoitza amaitzeko berdintasunezko gizartea nahi badugu lortu, emakumeak eta gizonak jokabide matxistak aldatu behar ditugu berdintasunezko jokabideagatik.


viernes, 16 de noviembre de 2012

ADIMEN ANITZAK


Zer da adimena?
Adimena eguneroko arazoak konpontzeko, sortzeko eta kulturaren barnean joera berriak sortzeko gaitasuna da.

Orain arte pentsatu izan da adimen bakarra genuela, giza jakintza unitate bakarrekoa soilik zela. Errealitatean orde, gutxienez 9 adimen desberdinez osatuta dago gizakia.

BISUALA
-Hiru dimentsiotako munduaren eredu mentala sortzeko eta pentsatzeko gaitasuna da.
                - Errealitatearen hautematea.
                - Erreprodukzio mentalak egitea.
- Objektuak aldatzea eta kolore, lineak, irudiak, figurak eta lekuak erlazionatzeko gaitasuna.
- Picasso.

MATEMATIKOA
-Logika eta matematikako arazoak konpontzeko erabiltzen da.
                                                                         
              -Zientifikoek duten adimena.
              -Kausa-efektua, konexioak, harremanak eta ideiak ulertzeko erabiltzen da.
              -Ikasleak honakoak egin ohi ditu: kritokoki pentzatzea, zientifikoki arrazonatzea.
              -Einstein.

MUSIKALA
-Emozioak ulertu eta komunikatzeko, ideiak bezala, musikaren bitartez konposizioa eta exekutatzearen bitarteko gaitasuna.
               -Melodia zein erritmoak sortzeko gaitasuna.
               -Tonu desberdinak antzematea.
               -Eskemak musikalak berregitea.
               -Mozart.

BERBAL-LINGUISTIKOA
-Ahozko zein idatzizko hizkuntza erabiltzeko gaitasuna; komunikatzeko, entretenitzeko
               -Hizkuntzak ikastea.
               -Hitzen esanahia ulertzea.
               -Memoria zein gogoeta ona.
               -Shakespeare.

GORPUTZ KINESTESIKOA
-Gorputza kontrolatzeko gaitasuna bai arazoak konpontzeko baita aktibitateak egiteko.
               -Gorputza eta burua era sinkronizatuan erabili.
               -Soin heziketa, antzerki eta mugimenduak egitea.
               -Michael Phels.

INTRAPERTSONALA
-Bakoitzak bere burua ezagutzeko eta garatzeko duen ahalmena.
               -Kontzentrazioa.
               -Autodiziplina.
               -Hausnartzea.
               -Freud.

INTERPERTSONALA
-Beste pertsonak ulertzearen gaitasuna
               -Ahozko zein idatzizko komunikazioa.
               -Komunikatzearen gaitasuna.
               -Talde lana.
               -Maria Teresa de Calcuta.

NATURALISTA
-Naturarekin interaktuatzeko gaitasuna.
               -Ikertzea eta behatzea.
               -Naturarekin identifikatzea.
               -Inguru desberdinetara egokitzea.
               -Darwing.

EMOZIONALA
-Gaitasun interpertsonala eta intrapertsonalaren arteko nahasketa.
               -Empatia.
               -Motibazioa.
               -Entusiasmoa.
               Ophra Winfrey.

IRAKASLEAREN ROL BERRIA
-Ikasleen interes eta gaitasuna ebaluatzea.
-Kurrikuluna eta ikasleen artean interaktuatzea.
-Gizarte eta eskolaren artean interaktuatzea.
-Prozesuan koordinatzaileak.
-Ikasle, ebaluaketa, kurrikuluna eta gizartearen orekaren bideratzaileak.l
  

jueves, 15 de noviembre de 2012

Adimen Anitzak







Aurrekoan klasean talde bakoitzak egindako hormairudia eraman behar izan zuen landu zuen gaia besteei azaltzeko, tresna edo gida bezala.
Guk egindakoa argazkian dagoena da, adimen anitzei buruzkoa.
Eskema bat egin genuen zeina zentroa edo erdigunea adimenaren definizioa zen eta hemendik ateratzen ziren gaiak 9 adimen ziren: musikal, linguistiko, matematikoa,...
Hauetatik bakoitzaren ezaugarriak zeuden, bakoitza zertan datzan azalduz eta honi lotuta pertsona adibide bat. Adibidez, adimen musikalean Mozart.
Aparte utzi genuen ataltxo txiki bat Irakasleek bete behar uten rola azalduz teoria hau jarraituz gero.
Asko lagundu izan zigun taldekide guztioi gaia azaltzeko, gida bisuala da bereziki, beraz galtea ezinezkoa da aentzioa deitzen duelako oso eta hori formaz gain argazki zein letra tipoa lagungarri dira.

miércoles, 14 de noviembre de 2012

LÓVA

Irakurri berri dut "Cuadernos de pedagogia"-n "Cantar la autoestima" (428.znb)  artikulua zeina oso interesgarria iruditu zaidan betidanik izan dugun metodologia bat delako zeina gutxi erabiltzen den eta ikasle asko motibatzen duena eta honek ikastearen prozesua arintzen duen.

Priektu hau LÓVA izenekoa, musika, dantza eta antzerkiaren bitartez irakastean datza.

A medida que la expresión artística pierde peso en el currículo, se ponen
en marcha programas que utilizan alguna disciplina artística como
herramienta educativa.  Además de lo artístico,
ambas iniciativas inciden de una manera directísima en el desarrollo
emocional.
(Lola lara - 2012)

Artikulu honetan 6 urtetako haurrak nola prestatu izan zuten opera bat azaltzen du, pausoz pauso.
Hasieran ikasle guztiak talde bat direla ikustea zen helburu, ez zutela pertsona gehiagorik behar ezta ere gutxiagorik. Hori barneratu eta gero pertsonaiak sortzen zituzten, haien izaera eta fisikoa, eta hauek definitzeko idazten ez dakitenez ikasle hauek mural bategin zuten, marrazki bat.
Gero, testua "idatzi" ( antzezteko zein abestiak) eta egoera zailena izan dena ikastea da. Haur hauek ez dakite irakurtzen eta opera testu bat memorizatu behar izan dute, baina zekitenez lana ondo egiten ez bazuten taldetik at geratuko zirela motibazioa piztu da ikaragarri eta irakurtzen ikasi dute oso azkar.
Azkenik, dena batu eszenatokia, jantziak,... prestatu eta antzezlana aurkeztu dute zentroan.

Berez proiektu hau pertsona helduagoekin heman da eta fruitu honak atera dira hemendik, hau izan da 6 urteko haurrekin egindako lehenengo saiakera, saiakera ez, lorpen,primeran atera baita.

Proiektu honekin ikus daiteke asko ikas daitekela musika, antzerki zein dantza baliabide onak direla ikasteko, ikasleak asko motibatzen dituelako. Beti hor izan ditugun tresnak dira baliorik gabe ikusi ditugunak eta benetan oso baliagarriak direnak

martes, 13 de noviembre de 2012

HEZKIDETZA


                                                               HEZKIDETZA

            Internetetik begiratzen  gauza bat irakurri dut eta pentsatu dut interesgarria izango dela bloggean hausnartzeko. Irakurri dudan artikulua ” noticias de la iglesia católica de Bolivia” aldizkarikoa da. Artikuluak azaltzen du mutilezkoen eskola  baten egon den borroka, eskolan beti mutilak bakarrik ikasi dutela dio, militarrak izateko edo atletismoa egiteko, eskola oso elitista zela eta sartzeko urte bete itxoin behar zela zerrendan apuntatu ondoren. Aurten aldatu egin dute formaz eta 17 izeneko zerrenda atera dute. Sorpresa handia izan zen denontzat, ikusterakoan, konturatu zirenean nesken izenak  baino ez zirela. Biolentzi fisikoa eta beste arazo batzuk ere egon zirela era esaten du artikuluak. Boliviako gobernuak zezena adarretatik hartu zuen esanez neskak eskolatzea legala dela eta onartu behar dela eskolak hartu duen erabakia.
            Eskola horretara umeak eramaten dutenek, arrazoia daukate, eskolak eduki dituen arauak edo normak ez direla izan aproposenak esaterakoan, garrantzizko eta kontuzko gaiari irtenbidea ematea behar zela. Punturik inportanteena, dudarik gabe, ez da hori, umeen heziketarako hartu duten erabakia onena dela baizik. Denak batera ikasten badute beste sexuko pertsonekin interaktuatzen dute, gizartean denak batera biziko garelako gauza berdinak ikasi behar ditugu. Egon diren mugak apurtzen badute, ematen den hezkuntza etorkizuneko gizartean berdintasuna lortzeko izango da. Generozko biolentziarekin amaitu nahi badugu oso garrantzitsu da txikitatik arlo guztietan ematen den heziketa berdintasun printzipioan oinarrituta egin.