martes, 11 de diciembre de 2012

TALDEKO TXOSTENA



Ikasgai honetan izandako talde lanak honako hauek izan dira:

-Adimen anitzak:  Teoria hau ulertu zein azaltzeko gai izateko informazioa denen artean bilatu dugu eta batek ulertzen ez zuena beste batek zekiena zen. Gaia kontrolatu eta gero horma irudia egin behar izan genuen eta horren antolaketa taldekide guztiak gaia azaltzerako orduan erraztasun gehien ematen zigun egitura izan zen.

-Bloga: Lehenik eta behin blog bat sortzen ikasi dugu zeina guztion partaidetza beharrezkoa izan den. Ondoren guztiak sartzeko aukeran trebatu eta sarrerak egiten ikasi dugu  gabeziak gaindituz, eta honen bitartez guztion partaidetza koordinatzen joan gara sarrera kopuru bera egiten saiatuz.

-Modulurako testuak: Testuak banatu izan genituen eta ondoren bakoitzak hauen laburpena guztiekin partekatu honek zituen ideiak konpartituz. Gero mapa kontzeptuala egiteko aurreko guztia oso baliagarri ikusi dugu lana erraztu digulako.

-Irakasle onaren ideien mapa eta testua aukeratzea: Elkarrizketaren bitartez jasotako ideiak antzekoak izan dira, baina lau testuetatik bat aukeratu genuen eta sailkatu ideiak gehitu zein kenduz. Guretzat testu egokiena zena gero sortuz.


Talde lanak beti kudeatzea zaila da baina klasetik kanpo denbora  antolatu izan dugu hauek aurrera atera ahal izateko ahal genuen betan. Emaitzak  gure ikuspegitik onak izan dira ahalegindu garelako dena ahalik eta hoberen egiten izan ditugun baliabideekin.

            Orokorrean talde lana ondo dagoela uste dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario