lunes, 29 de octubre de 2012

IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA

             Atzo nire gaztetako irakasle batekin geratu nintzen kafee bat hartzeko eta hasieran lotsa pasanuen, duela asko ikusten ez nuelako baina pixkanaka gustora sentiarazi zidan eta erantzun interesgarriak eman zizkidan. Irakasle izatearen alde onak eta txarrak azaldu zizkidan, baina irakasle izatera animatu ninduen, betetzen duen lan bat dela esanez.
             Gai askori buruz hitz egin genuen, gaur egungo eskola-sistemari buruz eta baita ere bera ikasle zen garai horiei buruz. Esan zidan oso gogorrak zirela bera ikaslea zenean baina ez zituela oso oroitzapen txarrak. Gero baita ere, harritu ninduen esaldi bat kontatu zidan. Aipatu zidan, berak ikasketak bukatuta ez zekiela zer karrera egin behar zuen, ez zuelako lan mundua ezagutzen, orduan lagun batek magisteritza aipatu ziola eta bertan sartu zela, baina txiripaz. Hala ere, urte guzti hauek pasa ondoren, esan dezake bokazioz dela irakasle nahiz eta gazte garaian ez jakin zer nahi zuen izan. Baita ere, haurren irakasle izatearen alde negatiboak ere azaldu zizkidan; alde batetik, urte hasierako antolaketa zegoen, oso lanpetuta ibiltzen direlako eta erabaki garrantzitsuak hartu behar direlako. Bestalde heriotzaren kasua azaldu zidan, umeei heriotza zer zer azaldu behar zielako eta hori asko kostatzen zitzaiola baina metodo batzuen bitartez pixkanaka ikasi duela azaltzen.
              Orokorrean gustura egon nintzen eta gauza dexente ikasi nituen, beraz esan daiteke elkarrizketa interesgarria izan zela eta oso lagungarria.

sábado, 27 de octubre de 2012

IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA


IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA

Koka kola bat hartzeko nire gustukoa dan irakasle batekin geratu naiz. Irakasle hau aukeratu dut ikasten jarraitzeko kriston animoak eman didalako, nahiz eta mahi gainean alde eta kontra egon ziren gauzak ipini, kapaza izan zen motibazioa igortzeko. Batera egon garenean elkarrizketan, eduki dudan iritzia baieztatu egin da.
Tabernan, ikasleei buruz miresgarritasunekin hitz egin du, irakasle moduan eduki dituen esperientzi onak eta txarrak azaldu dizkit, nahiz eta momentu txarretatik, hausnarketa positiboa ateratzea beti. Zergatik sartu zen irakaskuntzaren munduan biologiako ikasketak eginda badauka.
Hasieran dana nahiko formala izan da, nik azaldu diot zertarako dan lana eta zelan egingo dugun taldean. Elkarrizketa nahiko luzea izan da, gutxi gora bera ordu eta hiru ordu laurdenetakoa.  Lehen esan dudan moduan, lehenengo zatia nahiko formala izan da, pentsatzen dut, ni urduri nengoelako izan dala, baina nerbioak joan direnean, irakasleari ezker, esperientzia handia erakutsiz, benetako elkarrizketa atera da.
Plangintza, metodologia, gobernuak eta Bolonia prozesuari buruz hitz egin dugu. Egia esanda, edozein galdera erantzun dit arazorik gabe: berarengan influentzia eduki duten irakasleak, gizarteak eta familiak hezkidetzaren prozesuan daukaten garrantzitsua… Berak ere interes handia erakutsi du irakaskuntzan ze metodologia mota erabiltzen dan eta nire iritzia eskatu dit ikasle moduan eta etorkizuneko hezkuntzari buruz hitz egin dugu.
Oso gustukoa izan da berarekin egotea, aukeratu nuen miresgarria zelako niretzat baina elkarrizketa amaitu ondoren, irakasle on bat izatea erakutsi dit. Benetako irakasleak edukiak jakin behar dute baina hori ez da nahikoa irakasle on bat izateko, benetako irakasleak klasean eta klasetik kanpo haien ikasleengan interesa daukatenak haien dira. Ez da gauza erreza irakasle on bat izatea baina edukiak, motibazioa eta maitasunarekin nahi duena lortu ahal du.


lunes, 22 de octubre de 2012

Irakasle bati elkarrizketa

Aurreko egunean niretzat irakasle on bat denari, hainbat urte derrigorrezko bigarren hezkuntzan dagoen irakasleari, elkarrizketa egin nion, ordu bat ingurukoa izan zena. Elkarrizketa honetan bera askoz hobeto ezagutu izan  nuen, hezkuntzari dagokionean bereziki.
Bere ikasle garaia kontatzen hasi zidan eta garai hartan ikasi zuena gaur egun bere lan arloan loturarik ikusten duen ala ez kontatzeaz gain berak zituen irakasle motak ere deskribatu zizkidan. Bereziki 2 irakasleei buruz hitz egin zidan:  bata apaiza, erderaz hitz egiten eta idazten irakatsi ziona eta garapenean zentratzen zena eta bestea filosofia eta historiako unibertsitateko irakaslea zena, zeina autonomia handia ematen zuen.
Ikasketei dagokienez kurtso asko egin behar izan dituela dio hezkuntzan aldaketa asko daudelako eta irakasleek hauen atzetik doaztelako beti, aldrebes izan beharko litzatekeen arren, eta eguneroko esperientziaz asko ikasi duela ere  aitortu izan du. Horren ondorioz, metodologia mota asko erabili izan ditu aldaketak edo ikasleek finkatu izan dituztenak.
Berak eginiko ikasketak Filosofia eta Historia izan dira eta hemendik bigarren hezkuntzako irakasle izatera heldu da non Gaztelania eta Euskera irakasten duen Ingurumen gizarteaz gain.Lotura handirik ez dute, baina ez da damutzen bokaziorik ez izan arren, eta nahiko prestakuntza izan ala ez beti kurtsoak egiten dabil behar bezala ikasteko eta irakasle lana hobetu ahal izateko. Ez zituen praktikarik egin, orduan, lanean hasi zenean zaila zen egoera baina ez zuenez deus espero primeran atera zaiola dena uste du.
Bere esperientzia politenak ikasle ohiak kalean ikustean haiekin arreman ona aizatea da eta bere bizitzen berri jakiteak, izan duen txarrena ordea talde baten banaketa izan zen, sexuaren arabera baina hauek elkarrekin ikasbidaira joatea lortu zutenez irakasleen artean kanpoko psikologoen ezer ez egin zutelako pozik amaitu zuen taldearekin eta egoera berarekin ere. Baina bere esperientzia guztien ondorioz ikusi edo ikasi izan du garrantzitsuena ez dela ikasle batek kurtsoa gainditzea baizik eta motibazioa izatea, autonomia eta laguntzaren arteko oreka lortzea eta  hori da ikasi beharko litzatekeena gaur egun ikasten ez dena: motibatzen jakitea sentimenduei garrantzia emanez eta oreka irakasten ikaseta. Honi lotuta harentzat eskola on bat ikasleen orden pertsonak dituen eskola dela deritzo eta adibidetzat bere eskola jarri du.
Gaurko hezkuntzaren arazoetaz ere hitz egin genuen baina arazo batean finkatu izan ginen: Irakasle eta gurasoen arteko harremana.  Estutu beharrean aldentzen delako eta honek ikaslean eragina duelako. Bere ustez etxean heziketa hasten da eta han erresponsabilitatea ikasi behar dute: mahaia jaso, etxekolanak egin, eskolaz kanpoko ekintzak, azterketak.... dena maila berean daudela ikastea. Gaur egun ordea mahaia jasotzeaz libra daitezke ikasleak azterketa aitzakitzat dutela.
Zigorrei buruz ere hitz egiten aritu ginen, zigorrak beharrezkoak direlakoan dago irakasle hau baina zigorrekin ikasten baldin bada. Horregatik berak jartzen dituen zigorrak lan sozialei lotuta daude, berbaldi batekin irakasleen jarreraren abia puntua zein den jakiten duelako, ikaslea ulertzen duelako eta era berean zigorra jasotzen duelako, eraginkorra delako. Kanporaketarekin ez dago batere ados etxean izan behar den jarrera funtsezkoa delako zigorra eraginkorra izan dadin eta orokorrean ez delako.
Elkarrizketa amaitzeko esan zidan irakasle izatea oso dibertigarria dela zaila den bezala baina ausartzeko. Motibazioan zentratzeko eta zerbait bideratzeko arazoak baditut ikasleak entzunez edo konprenditzen bideratuko dudala, bestelaz soka tira batean arituko naizela etengabe eta ikasle irakasle harremana gelan zein kalean desberdintzeko: klasean irakasle papera, kalean ez.
Asko disfrutatu nuen elkarrizketa hontaz eta ikasi ere bai, errepikatuko nuen ekintza da.


miércoles, 17 de octubre de 2012

Robert Rosenthal-en esperimentua

Irakurri dugun irakurgaia taldean komentatu eta gero, denok konklusio berdinera iritsi gara : Motibazioa eta jarrera funtsezkoak dira hezkuntzan.

Agertzen ziren bi adibide jarreraren ondorioz motibazio maila bata edo bestekoa izango dela islatzen zen. Bata zaldiarena; kontaktu bisuala eta galdetzen zionak erantzuna jakitearen behar zuen. Bestea bereizitako gelarena; adimen handia dutela ustean irakasleek jarrera inkonszienteki aldatzen dute emaitzak ildo horretatik garatuz.

Honekin ikusten da irakasleek askok espero dutenean emaitza on bat  gehiago motibatzen gaituztela eta haiek ere motibatzen dielra. Inkonszienteki egiten den ekintza da baina emaitzetan islatzen dena. Ekintza hau orduan oso erabilgarria dela ikusten da eta horretaz baliatuz motibazioa geletan asko piztu daiteke, gainera hezkuntzako gakoetariko bat hauxe da. Emaitza positiboak ateratzeko praktikara eraman behar genuke hau, motibazioa piztearena jarreren arabera, espero duguna azken finean ez du zertan izango. Emaitza eta gure jarrera aldatuz eta motibazioa handituz emaitzak hobetuko direlako.

Robert Rosenthalen esperimentua

      Irakurri dugun artikulua nahiko xelebrea da nire ustez. Kontatzen den gertaera Clever Hans-en inguruan nahiko kostatzen zait sinistea. Hala ere, gertaera hori benetan gertatu zela pentsatuz arrazoi handia duela ustea dut. Pertsona batek nahi gabe transmititzen duena asko da, gure espresioek, ekintzek edota esaldiek hartzailearengan buruhauste asko sor ditzakete eta konklusio anitzetara irits daitezke. Batzuetan ez dute asmatuko zer gertatzen zaigun edo zerbait gertatzen zaigula esango digute nahiz eta gu ondo egon, baina nori ez diote sekula igarri gaixki dagoela?

     Nire ustez gehiago zaindu beharko lukete irakasleek euren jarrera ikasleekiko, izan ere, frustrazio asko gerta daiteke erantzun desegoki batengatik edota alderantziz, egun batean oso pozik egon eta hurrengoan oso haserre egoteagatik.

ROBERT ROSENTHAL ESPERIMENTUA


ROBERT ROSENTHAL ESPERIMENTUA

Roberten egin duen esperimenduarekin, denok iritzi berdinera heldu gara.
Irakaslearen jarrera oso garrantzitsua da. lanera motibatuak baldin badatoz , klaseko dinamikan eta emaitzetan islatuko da. Irakasleak edukiak landu behar dituzte baina jarrerak positiboak ere. ikasleekin daukan erlazioa positiboan izan behar da. Ikasleekin komunikazioa eduki behar du motibatzeko.

Robert Rosenthalen experimentua-SARRERA

            
            Robert Rosenthalen experimentuaren artikulua irakurri ondoren, eta taldearekin hausnarketa bat egin ondoren, denak konklusio berdinera iritsi gara. Jarrera eta motibazioa dira garrantzitsuenak bere esparruan boterea duen perstona batentzat, adibidez irakasle batentzat. Ikasle batik ahalik eta gehien eskatu behar diozu, hau da, ez zara konformatu behar hezkuntza minimoa ematen, ahalik eta informazio gehien eman behar diozu gehiago ikasi dezan, eta ez badu ulertzen galderak eginez pixkanaka ikasiko du. Irakasle batek giro ona ezarri behar du klasean eta horretarako sentimendu positiboak transmititu behar ditu; horregatik, kanpoan dituen arazoak ez ditu klasera eraman behar, bestela ikasleek antzeman eta giroa ez delako onena izango.

San Fermin ikastola prest da euskararen besta hartzeko

Nafarroa Oinez 

Zizur txikiko eskolak prest daude ekitaldia aurrera eramateko. Honelako ekintzek ikastolaren garapena  ahalbidetzen dute eta beraz, hezkuntza mota bati bultzada ematen diote, non berdintasuna, hezkidetza eta  batez ere euskararen sustapena diren helburuak.

martes, 16 de octubre de 2012

Eskola porrota murrizteko inertsioak jaitsi eta irakaslegoa murriztu.

http://www.diariodenavarra.es/noticias/mas_actualidad/sociedad/2012/10/15/wert_anuncia_que_numero_alumnos_extranjeros_estabiliza_94556_1035.html

Espaniako hezkuntzari buruzko artikulu honetan, hezkuntza, kultura eta soin heziketako ministroak dio haren helburua eskola porrotaren %26,5-aren portzentaia jaistea dela, esforzu handia izan arren.

Lan egoeraren azterketa egin eta gero langabezian dagoen gehiengoa ikasketa maila gutxiago dutenak direla dio eta unibertsitate tasa europakoa baino altuagoa dela ere aipatu izan du. Honen ondoria hezkuntza lan egiteko beharrekoa dela da eta lan egoera kaskarra dagoela gaur egun, horrela ikasleen tasa altua da egun.

Helburua noski primerakoa da, baina helburu hau lortzeko hainbat aldaketa egin beharko lirateke hezkuntzan arazoa eskolan baitago ikasle zein irakasleetan eta eskola kudeaketan.
Gainera, ikasleen portzentaia haunditzen dela ikusita eta beharrezkoa dela maila on bat izatea,
Wert-ek noski aldaketak egongo direla ere aipatu izan du eta aldaketak honako hauek izango dira:

- Hezkuntzaren inbertsioan  %2  jaitsi.
- Eskola publikoetako ikaslegoa %1,7 igo da eta hau aurreikusita, pasa den kurtsoan baino 788 irakasle gutxiago jartzea hezkuntzan.

Nire galderak honako hauek dira: Nola demontre gainditu daiteke eskola porrota hezkuntza maila jaitsiz? Aukerak murriztuz? Irakasle gutxiagorekin? Ekonomia arazoak dituen estatu batean hezkuntza garestitzen?

Arazoa ikusita eta hau gainditu nahi baldin bada ez zen aproposagoa izango hontan laguntza ematea ukatzearen ordez? Eskola porrota ezin izango da gainditu eta are gutxiago portzentaia jaitsi inbertsioak %2 jaisten badira eta ikaslegoa %1,75 igotzen bada 788 irakasle gutxiagorekin formakuntza eman. Kontrako jarrera aurkeztu beharko luke. Ala orain landare bat zaintzeko neem olioa bota behar zaio?

Helburua primerakoa da, baina honi aurre egiteko egingo diren aldaketak okerrak baino okerragoak eta hare gutxiago pentsatu eskola porrota jaitsiko denik zaindu behar den arlo bati ostikadak joz.