ETOR ETA
KIZUNEKO IRA ETA KASLEAK
Testu guztiak oso desberdinak dira
eta guztiak dituzte ideia interesgarriak baina osatuenetarikoa aukeratu dugu.
Honi beste testuetako ideia batzuk ere gehitu dizkiogu, aukeratu dugun testuko
ideia batzuk ezabatuz. Gure ustez testu honetan irakasle batek lanean hasi
baino lehenago gogoratu behar duena azaltzen dira.
Irakasle
baten definizioa bilatzerakoan bere benetako funtzioan jarriko genuke arreta
guztia: Irakatsi, Irakasten duen pertsona. Ikasleei gai edo material bat
irakasteko prestatua dagoen profesionala. Baina hori al da bakarrik? Definizio
horretan ez dira ageri oso garrantzitsuak diren beste hainbat aspektu zeintzuk
ikasleen adinaren arabera balio asko duten, batzuetan irakaslearen funtzio
nagusia baino garrantzitsuagoak direnak ere. Kontuan hartzekoa da irakasleek ez
dutela soilik material zehatz bat irakasten, umeentzat erreferentziazko
pertsonak dira askotan, egunero edukitzen dituztelako klaseetan. Norberaren
burua irakaslearenarekin identifika dezakete eta zentzu horretan irakasle
horrek erakusten duen materia besteak baino gusturago hartu edo alderantziz,
irakaslea ona ez izateagatik asignatura bati nazka edo gorrotoa har
diezaiokete. Irakasle on batek bere egoera pertsonalaren erreflexua klase
barnean ezin dezake erakutsi, horrek ere ikasleengan eragin handia duelako. Oso
zaila da klase kanpokoa eta barnekoa guztiz bereiztea, azken finean, pertsona
bati gertatzen zaiona ezin daiteke bat batean ahaztu.
Orain
arte aipatutako guztia ikasleek irakaslearengandik jaso dezaketen aspektu
negatiboekin du lotura, baina hori ez da kontuan hartzen ez den gauza bakarra.
Irakasle on batek bere lanean efektiboa izan behar du. Hau da, umeek ez dituzte
zalantza handiak eduki behar irakasleak azaldu nahi duena ulertzeko. Hau
helburuaren lehen urratsa da. Lehenik eta behin ulertu egin behar baitute
ondoren ikasteko. Irakasleak metodo praktikoak erabili behar ditu kontzeptuak
azaltzeko, hau da, ez da liburuan jartzen duena irakurtzera mugatu behar.
Helburuaren bigarren urratsa umeek kontzeptua ulertzean barneratzea da.
Honetarako irakasleak adibide praktikoak jarri behar dituzte umeak benetan
praktikotasuna ikusteko. Orain arteko ikasketa metodoa ikasle askorengan
kontzeptuaz memoriaz ikastekoa izan da, eta horrek azterketa bat gainditzeko
soilik balio du. Denbora baten ostean gure burmuinak automatikoki ezabatzen
baitu informazio hori. Metodologia mota bat ikasleekin konektatzea da,
sentimenduak transmititzea eta erlazio on hori ezartzean irakasle eta ikasleen
artean errazagoa izango da lan egitea umeekin.
Azkenik, nire ustez irakasle on batek ikasleak era
pertsonalizatuagoan landu beharko lituzke, bakoitzaren bertute eta ahuleziak
kontuan edukiz. Honek guztiei egingo lieke ondo. Irakasleak emaitza hobeagoak
lortuko lituzke bere ikasleengandik, beraz, bere lana ondo egiten ari dela esan
nahiko luke. Bestetik, ikasleek gusturago hartuko dituzte irakasleak jarritako
lanak, haientzako bereziki eginak daudela konturatzean.
Irakaslea izatea hogeita lau
orduko lana da, gogorra baina ikasleen helburuak betetzen direnean sentitzen
den pozak, indarra eta motibazioa ematen ditu aurrera jarraitzeko. Berriz, oso
garrantzitsuak dira ematen diren edukiak, ikasleekin ditugun harremanak, zelan
azaltzen diren gauzak, zer metodologia mota erabiltzen diren, gurasoekin dagoen
interakzioa, plan eta gobernuen aldaketari egokitu beharra … Ez da gauza erraza
irakasle izatea, baina interesa eta maitasunarekin irakasle gehienak ikasleak
behar dituen edukiak eta harremanak igortzea eta bideratzea lortzen dute, nahiz
eta batzuetan pentsatu kapazak direla gauzak hobetzeko. Irakasleak ikasketa
prozesu jarraian daude, horregatik oso garrantzitsuak dira motibazioa eta
interesa edukitzea ikasteko eta irakasteko.
Egilea:
Beñat Bobillo
Moldaketak:
JAT taldea
No hay comentarios:
Publicar un comentario