miércoles, 28 de noviembre de 2012

IRAKASLEEI ORDEZKAPENAK KENDU NAHI DIZKIETE


Hezkuntza, Kultura eta Unibertsitate Ministerioak kanpoko langile agentziekin ordezkapenak kendu nahi dituzte, hau da, irakasle bat bajan egotean, kanpotik beste irakasle bat kontratatu ordez ikastola horretako beste irakasle batek postua betetzea nahi dute. Hori da behintzat zinegotzi arduradunak, Rafael Boschek, adierazi duena. Hala ere, baja luzeetarako esan du txosten bat egin beharko duela Hezkuntza eta Herri Sailak, eta txosten hau onartua izan beharko da beste irakasle bat kontratatu aurretik. Boschek aipatu du bere asmoa klase eta ikasle guztiek irakaslea izatea dela.

Ondo iruditzen zait Bosch jaunak duen ideia, baina ez zait egokia iruditzen nola bete nahi duen. Egia da, irakasle bat bajan egotean beste bat kontratatzea oso garesti ateratzen dela eta kostu horiei aurre egitea zaila dela, baina ezin ditu beste irakasleak jarri beste batzuen lanak egiten. Irakasle bakoitzak bere lana du eta nahikoa du horrekin, bere lanarekin nahiko juxtu baldin badabil eta oraindik eta lan gehiago jartzen badiote beste klase bat zuzentzen ez du bere lana ondo egingo, denborarik ez duelako izanngo, eta bere lehengo klasea eta jarri dioten klase berriak ez dute ongi funtzionatuko.

Amaitzeko, esan behar dut hau martxan jarriko balitz egoera okertu egingo zela, irakasleak, ulergarria den bezala, ez zirelako kapazak izango hainbetse umerekin batera lan egiteko, eta denak galtzen aterako ziren.

http://www.diariodemallorca.es/mallorca/2011/09/28/educacion-quiere-cubrir-bajas-maestros/706884.html


1 comentario:

  1. Diario de Mallorcatik hartu duzu berri hori, gu, Euskal Herrian gaudenez eta ez han, ez gaitu harrapatzen horrek; ez EAEn ez Nafarroan.
    Kritikotasun handiagoz irakurri behar duzu, zure ardura inportanteak ez badira Mallorca eta Mexiko, jakina.

    ResponderEliminar