Atzo nire gaztetako irakasle batekin geratu nintzen kafee bat hartzeko eta hasieran lotsa pasanuen, duela asko ikusten ez nuelako baina pixkanaka gustora sentiarazi zidan eta erantzun interesgarriak eman zizkidan. Irakasle izatearen alde onak eta txarrak azaldu zizkidan, baina irakasle izatera animatu ninduen, betetzen duen lan bat dela esanez.
Gai askori buruz hitz egin genuen, gaur egungo eskola-sistemari buruz eta baita ere bera ikasle zen garai horiei buruz. Esan zidan oso gogorrak zirela bera ikaslea zenean baina ez zituela oso oroitzapen txarrak. Gero baita ere, harritu ninduen esaldi bat kontatu zidan. Aipatu zidan, berak ikasketak bukatuta ez zekiela zer karrera egin behar zuen, ez zuelako lan mundua ezagutzen, orduan lagun batek magisteritza aipatu ziola eta bertan sartu zela, baina txiripaz. Hala ere, urte guzti hauek pasa ondoren, esan dezake bokazioz dela irakasle nahiz eta gazte garaian ez jakin zer nahi zuen izan. Baita ere, haurren irakasle izatearen alde negatiboak ere azaldu zizkidan; alde batetik, urte hasierako antolaketa zegoen, oso lanpetuta ibiltzen direlako eta erabaki garrantzitsuak hartu behar direlako. Bestalde heriotzaren kasua azaldu zidan, umeei heriotza zer zer azaldu behar zielako eta hori asko kostatzen zitzaiola baina metodo batzuen bitartez pixkanaka ikasi duela azaltzen.
Orokorrean gustura egon nintzen eta gauza dexente ikasi nituen, beraz esan daiteke elkarrizketa interesgarria izan zela eta oso lagungarria.
Ikasteko bideak antzematen dira zuk kontatzen duzun honetan. Hori ona da gero!
ResponderEliminarOrain, bigarren lana:
* Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
* Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.