IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA
Koka kola bat
hartzeko nire gustukoa dan irakasle batekin geratu naiz. Irakasle hau aukeratu
dut ikasten jarraitzeko kriston animoak eman didalako, nahiz eta mahi gainean
alde eta kontra egon ziren gauzak ipini, kapaza izan zen motibazioa igortzeko.
Batera egon garenean elkarrizketan, eduki dudan iritzia baieztatu egin da.
Tabernan,
ikasleei buruz miresgarritasunekin hitz egin du, irakasle moduan eduki dituen
esperientzi onak eta txarrak azaldu dizkit, nahiz eta momentu txarretatik,
hausnarketa positiboa ateratzea beti. Zergatik sartu zen irakaskuntzaren
munduan biologiako ikasketak eginda badauka.
Hasieran dana
nahiko formala izan da, nik azaldu diot zertarako dan lana eta zelan egingo
dugun taldean. Elkarrizketa nahiko luzea izan da, gutxi gora bera ordu eta hiru
ordu laurdenetakoa. Lehen esan dudan
moduan, lehenengo zatia nahiko formala izan da, pentsatzen dut, ni urduri
nengoelako izan dala, baina nerbioak joan direnean, irakasleari ezker,
esperientzia handia erakutsiz, benetako elkarrizketa atera da.
Plangintza,
metodologia, gobernuak eta Bolonia prozesuari buruz hitz egin dugu. Egia
esanda, edozein galdera erantzun dit arazorik gabe: berarengan influentzia
eduki duten irakasleak, gizarteak eta familiak hezkidetzaren prozesuan daukaten
garrantzitsua… Berak ere interes handia erakutsi du irakaskuntzan ze
metodologia mota erabiltzen dan eta nire iritzia eskatu dit ikasle moduan eta
etorkizuneko hezkuntzari buruz hitz egin dugu.
Oso gustukoa
izan da berarekin egotea, aukeratu nuen miresgarria zelako niretzat baina
elkarrizketa amaitu ondoren, irakasle on bat izatea erakutsi dit. Benetako
irakasleak edukiak jakin behar dute baina hori ez da nahikoa irakasle on bat
izateko, benetako irakasleak klasean eta klasetik kanpo haien ikasleengan
interesa daukatenak haien dira. Ez da gauza erreza irakasle on bat izatea baina
edukiak, motibazioa eta maitasunarekin nahi duena lortu ahal du.
Argi dago inspirazio iturri izan daitekeela irakasle hori zuretzat. Ematen du nik dudan barne helburua lortzera bidean zuzen-zuzen zoazela!
ResponderEliminarOrain, bigarren lana:
* Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
* Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.