Irakurri dugun artikulua nahiko xelebrea da nire ustez. Kontatzen den gertaera Clever Hans-en inguruan nahiko kostatzen zait sinistea. Hala ere, gertaera hori benetan gertatu zela pentsatuz arrazoi handia duela ustea dut. Pertsona batek nahi gabe transmititzen duena asko da, gure espresioek, ekintzek edota esaldiek hartzailearengan buruhauste asko sor ditzakete eta konklusio anitzetara irits daitezke. Batzuetan ez dute asmatuko zer gertatzen zaigun edo zerbait gertatzen zaigula esango digute nahiz eta gu ondo egon, baina nori ez diote sekula igarri gaixki dagoela?
Nire ustez gehiago zaindu beharko lukete irakasleek euren jarrera ikasleekiko, izan ere, frustrazio asko gerta daiteke erantzun desegoki batengatik edota alderantziz, egun batean oso pozik egon eta hurrengoan oso haserre egoteagatik.
Asko dudanez erantzuteko erantzuna nahiko arina eta pertsonalizazio urria.
ResponderEliminarIrakurri dut; inspirazio iturri izango zela espero dut.
Zuri:
gutxi enroilatu zara; ile azpikoan gehiago dagoela ematen du