http://www.diariodenavarra.es/noticias/mas_actualidad/sociedad/2012/10/15/wert_anuncia_que_numero_alumnos_extranjeros_estabiliza_94556_1035.html
Espaniako hezkuntzari buruzko artikulu honetan, hezkuntza, kultura eta soin heziketako ministroak dio haren helburua eskola porrotaren %26,5-aren portzentaia jaistea dela, esforzu handia izan arren.
Lan egoeraren azterketa egin eta gero langabezian dagoen gehiengoa ikasketa maila gutxiago dutenak direla dio eta unibertsitate tasa europakoa baino altuagoa dela ere aipatu izan du. Honen ondoria hezkuntza lan egiteko beharrekoa dela da eta lan egoera kaskarra dagoela gaur egun, horrela ikasleen tasa altua da egun.
Helburua noski primerakoa da, baina helburu hau lortzeko
hainbat aldaketa egin beharko lirateke hezkuntzan arazoa eskolan baitago
ikasle zein irakasleetan eta eskola kudeaketan.
Gainera, ikasleen portzentaia haunditzen dela ikusita eta beharrezkoa dela maila on bat izatea,
Wert-ek noski aldaketak egongo direla ere aipatu izan du eta aldaketak honako hauek izango dira:
- Hezkuntzaren inbertsioan %2 jaitsi.
- Eskola publikoetako ikaslegoa %1,7 igo da eta hau aurreikusita, pasa den kurtsoan baino 788 irakasle gutxiago jartzea hezkuntzan.
Nire galderak honako hauek dira: Nola demontre gainditu daiteke eskola porrota hezkuntza maila jaitsiz? Aukerak murriztuz? Irakasle gutxiagorekin? Ekonomia arazoak dituen estatu batean hezkuntza garestitzen?
Arazoa ikusita eta hau gainditu nahi baldin bada ez zen aproposagoa izango hontan laguntza ematea ukatzearen ordez? Eskola porrota ezin izango da gainditu eta are gutxiago portzentaia jaitsi inbertsioak %2 jaisten badira eta ikaslegoa %1,75 igotzen bada 788 irakasle gutxiagorekin formakuntza eman. Kontrako jarrera aurkeztu beharko luke. Ala orain landare bat zaintzeko neem olioa bota behar zaio?
Helburua primerakoa da, baina honi aurre egiteko egingo diren aldaketak okerrak baino okerragoak eta hare gutxiago pentsatu eskola porrota jaitsiko denik zaindu behar den arlo bati ostikadak joz.
Horrek beste azalpen bat izan dezake.
ResponderEliminarEskola porrotaren aurka egiteko asmorik badago? Onar daiteke? Zein neurritan? Noren mesedetan?
Eraikitzen ari den hezkuntzak gizartea nora darama? Agintean daudenen asmoen kontrakoa da?
Orain, hartutako erabakiak jendaurrean zuritzeko orduan gaitasun dialektiko handia duenak, agian, jakino du arrazoietan egirik ez esaten.
Izenpetu etiketa batez. Etiketak hemen komaz banatu behar dira.
Gustura irakurria.