lunes, 22 de octubre de 2012

Irakasle bati elkarrizketa

Aurreko egunean niretzat irakasle on bat denari, hainbat urte derrigorrezko bigarren hezkuntzan dagoen irakasleari, elkarrizketa egin nion, ordu bat ingurukoa izan zena. Elkarrizketa honetan bera askoz hobeto ezagutu izan  nuen, hezkuntzari dagokionean bereziki.
Bere ikasle garaia kontatzen hasi zidan eta garai hartan ikasi zuena gaur egun bere lan arloan loturarik ikusten duen ala ez kontatzeaz gain berak zituen irakasle motak ere deskribatu zizkidan. Bereziki 2 irakasleei buruz hitz egin zidan:  bata apaiza, erderaz hitz egiten eta idazten irakatsi ziona eta garapenean zentratzen zena eta bestea filosofia eta historiako unibertsitateko irakaslea zena, zeina autonomia handia ematen zuen.
Ikasketei dagokienez kurtso asko egin behar izan dituela dio hezkuntzan aldaketa asko daudelako eta irakasleek hauen atzetik doaztelako beti, aldrebes izan beharko litzatekeen arren, eta eguneroko esperientziaz asko ikasi duela ere  aitortu izan du. Horren ondorioz, metodologia mota asko erabili izan ditu aldaketak edo ikasleek finkatu izan dituztenak.
Berak eginiko ikasketak Filosofia eta Historia izan dira eta hemendik bigarren hezkuntzako irakasle izatera heldu da non Gaztelania eta Euskera irakasten duen Ingurumen gizarteaz gain.Lotura handirik ez dute, baina ez da damutzen bokaziorik ez izan arren, eta nahiko prestakuntza izan ala ez beti kurtsoak egiten dabil behar bezala ikasteko eta irakasle lana hobetu ahal izateko. Ez zituen praktikarik egin, orduan, lanean hasi zenean zaila zen egoera baina ez zuenez deus espero primeran atera zaiola dena uste du.
Bere esperientzia politenak ikasle ohiak kalean ikustean haiekin arreman ona aizatea da eta bere bizitzen berri jakiteak, izan duen txarrena ordea talde baten banaketa izan zen, sexuaren arabera baina hauek elkarrekin ikasbidaira joatea lortu zutenez irakasleen artean kanpoko psikologoen ezer ez egin zutelako pozik amaitu zuen taldearekin eta egoera berarekin ere. Baina bere esperientzia guztien ondorioz ikusi edo ikasi izan du garrantzitsuena ez dela ikasle batek kurtsoa gainditzea baizik eta motibazioa izatea, autonomia eta laguntzaren arteko oreka lortzea eta  hori da ikasi beharko litzatekeena gaur egun ikasten ez dena: motibatzen jakitea sentimenduei garrantzia emanez eta oreka irakasten ikaseta. Honi lotuta harentzat eskola on bat ikasleen orden pertsonak dituen eskola dela deritzo eta adibidetzat bere eskola jarri du.
Gaurko hezkuntzaren arazoetaz ere hitz egin genuen baina arazo batean finkatu izan ginen: Irakasle eta gurasoen arteko harremana.  Estutu beharrean aldentzen delako eta honek ikaslean eragina duelako. Bere ustez etxean heziketa hasten da eta han erresponsabilitatea ikasi behar dute: mahaia jaso, etxekolanak egin, eskolaz kanpoko ekintzak, azterketak.... dena maila berean daudela ikastea. Gaur egun ordea mahaia jasotzeaz libra daitezke ikasleak azterketa aitzakitzat dutela.
Zigorrei buruz ere hitz egiten aritu ginen, zigorrak beharrezkoak direlakoan dago irakasle hau baina zigorrekin ikasten baldin bada. Horregatik berak jartzen dituen zigorrak lan sozialei lotuta daude, berbaldi batekin irakasleen jarreraren abia puntua zein den jakiten duelako, ikaslea ulertzen duelako eta era berean zigorra jasotzen duelako, eraginkorra delako. Kanporaketarekin ez dago batere ados etxean izan behar den jarrera funtsezkoa delako zigorra eraginkorra izan dadin eta orokorrean ez delako.
Elkarrizketa amaitzeko esan zidan irakasle izatea oso dibertigarria dela zaila den bezala baina ausartzeko. Motibazioan zentratzeko eta zerbait bideratzeko arazoak baditut ikasleak entzunez edo konprenditzen bideratuko dudala, bestelaz soka tira batean arituko naizela etengabe eta ikasle irakasle harremana gelan zein kalean desberdintzeko: klasean irakasle papera, kalean ez.
Asko disfrutatu nuen elkarrizketa hontaz eta ikasi ere bai, errepikatuko nuen ekintza da.


1 comentario:

  1. Asko pozten nau, Nahikari, nolako interesgarri eta emankorra izan den ikusteak. Benetan.

    Orain (erlojuak gorabehera ezin luzatu merezi lezakeen moduan), bigarren ariketa; ahaleginez laster egiteko.
    Egizu berarekin oraingo honetan ikasitako gauzen zerrenda eta sailkapena. Ez ahaztu ezer, gero!

    ResponderEliminar