sábado, 27 de octubre de 2012

IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA


IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA

Koka kola bat hartzeko nire gustukoa dan irakasle batekin geratu naiz. Irakasle hau aukeratu dut ikasten jarraitzeko kriston animoak eman didalako, nahiz eta mahi gainean alde eta kontra egon ziren gauzak ipini, kapaza izan zen motibazioa igortzeko. Batera egon garenean elkarrizketan, eduki dudan iritzia baieztatu egin da.
Tabernan, ikasleei buruz miresgarritasunekin hitz egin du, irakasle moduan eduki dituen esperientzi onak eta txarrak azaldu dizkit, nahiz eta momentu txarretatik, hausnarketa positiboa ateratzea beti. Zergatik sartu zen irakaskuntzaren munduan biologiako ikasketak eginda badauka.
Hasieran dana nahiko formala izan da, nik azaldu diot zertarako dan lana eta zelan egingo dugun taldean. Elkarrizketa nahiko luzea izan da, gutxi gora bera ordu eta hiru ordu laurdenetakoa.  Lehen esan dudan moduan, lehenengo zatia nahiko formala izan da, pentsatzen dut, ni urduri nengoelako izan dala, baina nerbioak joan direnean, irakasleari ezker, esperientzia handia erakutsiz, benetako elkarrizketa atera da.
Plangintza, metodologia, gobernuak eta Bolonia prozesuari buruz hitz egin dugu. Egia esanda, edozein galdera erantzun dit arazorik gabe: berarengan influentzia eduki duten irakasleak, gizarteak eta familiak hezkidetzaren prozesuan daukaten garrantzitsua… Berak ere interes handia erakutsi du irakaskuntzan ze metodologia mota erabiltzen dan eta nire iritzia eskatu dit ikasle moduan eta etorkizuneko hezkuntzari buruz hitz egin dugu.
Oso gustukoa izan da berarekin egotea, aukeratu nuen miresgarria zelako niretzat baina elkarrizketa amaitu ondoren, irakasle on bat izatea erakutsi dit. Benetako irakasleak edukiak jakin behar dute baina hori ez da nahikoa irakasle on bat izateko, benetako irakasleak klasean eta klasetik kanpo haien ikasleengan interesa daukatenak haien dira. Ez da gauza erreza irakasle on bat izatea baina edukiak, motibazioa eta maitasunarekin nahi duena lortu ahal du.


1 comentario:

  1. Argi dago inspirazio iturri izan daitekeela irakasle hori zuretzat. Ematen du nik dudan barne helburua lortzera bidean zuzen-zuzen zoazela!

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    ResponderEliminar