martes, 13 de noviembre de 2012

HEZKIDETZA


                                                               HEZKIDETZA

            Internetetik begiratzen  gauza bat irakurri dut eta pentsatu dut interesgarria izango dela bloggean hausnartzeko. Irakurri dudan artikulua ” noticias de la iglesia católica de Bolivia” aldizkarikoa da. Artikuluak azaltzen du mutilezkoen eskola  baten egon den borroka, eskolan beti mutilak bakarrik ikasi dutela dio, militarrak izateko edo atletismoa egiteko, eskola oso elitista zela eta sartzeko urte bete itxoin behar zela zerrendan apuntatu ondoren. Aurten aldatu egin dute formaz eta 17 izeneko zerrenda atera dute. Sorpresa handia izan zen denontzat, ikusterakoan, konturatu zirenean nesken izenak  baino ez zirela. Biolentzi fisikoa eta beste arazo batzuk ere egon zirela era esaten du artikuluak. Boliviako gobernuak zezena adarretatik hartu zuen esanez neskak eskolatzea legala dela eta onartu behar dela eskolak hartu duen erabakia.
            Eskola horretara umeak eramaten dutenek, arrazoia daukate, eskolak eduki dituen arauak edo normak ez direla izan aproposenak esaterakoan, garrantzizko eta kontuzko gaiari irtenbidea ematea behar zela. Punturik inportanteena, dudarik gabe, ez da hori, umeen heziketarako hartu duten erabakia onena dela baizik. Denak batera ikasten badute beste sexuko pertsonekin interaktuatzen dute, gizartean denak batera biziko garelako gauza berdinak ikasi behar ditugu. Egon diren mugak apurtzen badute, ematen den hezkuntza etorkizuneko gizartean berdintasuna lortzeko izango da. Generozko biolentziarekin amaitu nahi badugu oso garrantzitsu da txikitatik arlo guztietan ematen den heziketa berdintasun printzipioan oinarrituta egin.

1 comentario:

  1. Interesgarria diozuna; baina horren gainean pentsatzeko orduan, hankamotz utzi nauzu. Artikulu horretarako esteka ipintzea ahaztu duzu, orduan ezin dut osotasunez ulertu. Hurrengoan, zerbait aipatzen duzunean esteka ipintzea ez ahaztu.

    ResponderEliminar