miércoles, 28 de noviembre de 2012

IKASTOLETAKO ZUZENDARIAK

Guadalajaran, Jaliscon (Mexiko) hitzaldi bat eman du duela egun pare bat bertako Hezkuntza Ordezkariak, Antonio Gloria Moralesek,  eta atentzioa deitu didan ekintza aipatu du: 1000 eskola inguru zuzendari gabe daudela hain zuzen ere.

Hori justifikatzeko hainbat arrazoi eman ditu, adibidez esan du zuzendari bat egoteko ikasle kopuru jakin bat egon behar dela, eta kopuru horretara ez bada iristen ez duela zuzendaririk izango. Beste arrazoietako bat zuzendari jubilatu edo hiltzea da. Orduan irakasleen artean zuzendari berri bat aukeratzen dute, baina prozesu luze bat izaten da, oso zorrotz jokatu behar dutelako, horrela eskola, denbora batez zuzendari gabe gelditzen da. Amaitzeko, hala ere, aipatu du kezkatuago daudela irakasle gabeko taldeengatik, zuzendari gabeko eskolekin baino.

Azken esaldi horretan ni ere ados nago, baina ezin dut ulertu eskola batek nola funtziona dezaken zuzendari gabe. Izan ere, zuzendariaren lana eskola ahalik eta ondoen eramatea da, eta zuzendaririk ez badago lan hori ez du iñorrek egingo eta eskola pixkanaka galtzen joango da. Irakasleek ikasleengan jarri behar dute atentzioa, zuzendariek aldiz eskolan pasatzen diren gauza guztiak konpondu behar dituzte, eskolako ekonomia batez ere. Jakin behar du dirua banatzen langile guztien artean, denak gustora gera daitezen eta eskola ere ondo manten dadin.

Amaitzeko esan behar dut eskola guztien behar dutela zuzendari bat, aipatu ditudan zereginetarako beharrezkoa delako.

http://www.informador.com.mx/jalisco/2012/420283/6/no-en-todas-las-escuelas-se-necesita-director-sej.htm

1 comentario:

  1. Egia esan, Mexikoko hezkuntza sistemaz ezer gutxi dakit, Monterreyko Tecnologicatik haratago.

    Ez dakit zuk berezko interesik ote duzun Mexikon; hala bada, gehiago informatu behar zenuke argiago pentsatu ahal izateko. Bestela honen moduko sarrera koixo bat gelditzen da, ezer ez dakigun gain baten gaineko informazio deskontestualizatu huts batekin.

    Baina interes berezirik ez badaukazu Mexikon, aukeratu zuri galderak sortu beharrean, erantzunak emango dizkizuen gaiak.

    ResponderEliminar