lunes, 26 de noviembre de 2012

Irakaslearekin solasean

     Lehengoan nire irakasle ohi batekin bildu nintzen elkarrizketa egiteko. Duela urte pare bat edo ez nuela ikusiko, noizean behin bisita egitera joaten nintzelako, nere etxe ondoan dagoen eskolan lan egiten egon zelako aldi batez, zuzendari modura. Elkarrizketa egiteko ordea beste zentro batetara joan behar izan nuen aurten zuzendaritza utzi baitu eta Lehen Hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailan dabil, adin horrekin izan zen bera nire tutore. Eskolara iristean atezainak bera zegoen gelara eraman ninduen, kasualidadez berarekin pasa nituen bi urteak gela berberean pasa nituen. Momentu berezia izan zen, hunkigarria edo.

     Elkarrizketa egiten hasi nintzenean galdera batzuek prestatu gabe hartu ziotela konturatu nintzen, espero ez zituelakoan edo. Hala ere, ondo erantzun zituen, nahiz eta bere denbora hartu. Hauetako bat berarentzat irakastearen  hoberena eta okerrena zer zen galdetzean eman zen. Berarentzat epe luzean ikasleekin kalean aurkitzea eta beraiekin egotea da, horrek poztu egiten duela dio, pertsona horrek eskertu egiten baitio modu batean bere lana. Okerrena, ordea, ikasle baten bizitzaz gauza ez oso politak entzutea da, bizitza ona ez daramalako. Drogekin arazoak, gaixotasunen bat edota bere buruaz beste egitea, horrelakoak entzutean ea berak erantzukizinik izan duen edo ez datorkio burura. Teknologiek berarentzat duten garrantzia ere azpimarratzen du. Bere generazioko irakasleek arazoak dituztela dio, aldiz, gazteagoak direnek aisa erabiltzen dituzte eta horrek asko laguntzen du, umeen begietatik informazioa ordenagailu edo pantaila baten bitartez errazago sartzen baita. Azkenik gaur egungo hezkuntzaren egoeraz hitz egin genuen eta bere ustez hezkuntzak ez luke politikaren eta gobernuaren hainbesteko menpekotasunik behar, izan ere, etengabeko gobernu aldaketa bakoitzarekin hezkuntza plan berri bat sartzeak ez du bide ematen aurreko planean eskatzen zena aldatzera. Horregatik bere ustez hezkuntza sistemak sendotasuna eta independentzia behar du eta aldaketak beharko ditu ere, baina ez alderdi politiko batek ezartzen dituenak, hezkuntzak berak eskatzen dituenak baizik.
     Bukaeran, ikasketak zer moduz neramatzan galdetu zidan eta horri buruz aritu ginen ni joan arte. Asko poztu zen ni berriz ere ikusteaz eta irakasle izatera animatu ninduen.

     

1 comentario: