EL AMOR ROMÁNTICO
Izen
buru hori aproposena iruditu zait orain idatzi dudanetarako, hezkidetzari buruz informazioa bilatzen egon naizenean, konturatu
naiz gazteei heltzen zaien informazioa
guztiz sexista dela. Faktore bat gaztearen jokabidea sexista izateko pelikuletan agertzen den “amor romántico”
rolak jarraitzen dutelako pentsatzen dut izan daitekela . Azkenengo denboraldian posibilitateak eduki ditugu
karteletan horrelako pelikulak ikusteko,
“tres metros sobre el cielo”, “tengo ganas de ti”, “crepúsculo”, eta abar….
Pelikula
batzuetan neskak ikasle onak dira, oso
ondo portatzen dira eta bestalde, mutilak ez doaz eskolara, denbora guztian arazoetan sartuta, arau kanpo bizi dira, sozializatu gabe. Beste batzuetan ikus dezakegu neskak
gatazketan sartzen direla mutila etor dadin bere bila, laguntzera. Baina puntu
komun bat daukate, eta pelikula guztietan neska eta mutilaren jarrera berdina
da: denetan ikus dezakegu neskek gauzak
egiten dutela mutilarekin erlazioa hasteko edo mantentzeko. Argi agertzen da
filmetan norberaren rolak gizartean.
Azaltzen
saiatzen naizen moduan, komunikabideek gazteengan daukaten influentzia izugarrizkoa
da, hori kontutan hartuta, uler daiteke gizarteak berdintasuna nahi badu zaindu
behar dituela bidaltzen dituen mezuak eta jokabideak, bai lengoaiaren aldetik
bai pelikuletan edo desberdintasunak dauden arlo guztietan.. Gizartearen
baloreak sexu baten nagusitasunean
oinarrituta badaude gizarte sexista da. Gobernuetan, komunikazio medioetan eta
gizarte baten dauden erakunde guztietan,
hezkuntzaren berdintasuna
lortzeko oinarriak bideratu behar
dira, irizpideak barneratzen eta
transmititzen.
Ados nago esaten duzunarekin, Bego (bide batez, izenpetu, firmatu). Baina, zuk zer egingo duzu horren inguruan irakaslea zarenean? Ala horrekin konturatuta nahikoa dugu?
ResponderEliminarPortzierto, gai hori aztertzen Mari Luz Esteban ibili da eta oso liburu ona argitaratu omen du. Interesatuz gero, begirada bat bota. Irakasle itzela da.