ETXEKO HEZIKETA
Lan modularrarako informazioa bilatzen egon naizenean, konturatu naiz
ze beharrezkoa den etxeko heziketa.
Etxeko heziketarekin ez dut nahi esan, gurasoek ze ikastola motara eramango duten
umeak ( oso garrantzitsua da umeen heziketarako gure gustukoa den ikastola aukeratzea ) baina nik gurasoen jokabideari
buruz idatziko dut. Hezkidetzaren alde
dauden gurasoak, kasu gehienetan, hitz egiterakoan berdintasuna defendatzen
dute, normalean argudio berdina esaten
dute: gure seme eta alabei heziketa
berdina ematen diogu. Segurtasunarekin esango nuke bere eskuan dauden ahalegin guztiak
egiten dutela pentsatzen dute , ahalegin horretan sakontzen badugu, konturako gara
mundu guztiak moral bikoitza daukala. Ikerketak
esaten dute gaur egun emakumeak etxeko
gauzak antolatzen jarraitzen dutela, dena garbi mantendu eta bere lekuan, umeen
zaintza eta abar… beste aldetik gizonak hasi dira parte hartzen etxeko lanetan
baina kasu gehienetan emakumeak baino gutxiago egiten dute. Umeek helduen jokabideak kopiatzen dituzte,
horregatik esan ahal da lehengo sozializazioa, etxekoa, era inkontziente batean
jarraitzen du heziketa sexista izaten. Berdintasun osoa lortzeko gure
familietatik hasi behar gara aldatzen etxeko jokabideak eta erakusten gure
jarrera egokiena dela eta seme- alabei igortzen diogun mesua argi eta garbi
ulertzen dutela, ez kalean gauza bat esaten eta etxean beste bat egiten. Gizarteak
dauzkan zailtasunak gainditzeko denak argi eduki behar dugu bidea eta ezin da
izan gauza bat kalean eta beste bat etxean, ordua da moral bikoitza amaitzeko berdintasunezko
gizartea nahi badugu lortu, emakumeak eta gizonak jokabide matxistak aldatu
behar ditugu berdintasunezko jokabideagatik.
Izenpetu behar duzu.
ResponderEliminarHausnarketa interesgarria hemen egin duzuna; nahiko kategorikoa ere bai. Baina kontu bat nabarmendu nahi nuke. Zure ikuspegia hau idazterakoan bai da hezitzailearena, baina gurasoa hezitzailea den neurrian, saiatu behar zenuke hemen idazten duzuna irakaslearen ikuspegitik ahalik eta hurbilen idazten.