martes, 27 de noviembre de 2012

EL AMOR ROMÁNTICO


EL AMOR ROMÁNTICO

Izen buru hori aproposena iruditu zait orain idatzi dudanetarako, hezkidetzari buruz  informazioa bilatzen egon naizenean, konturatu naiz gazteei  heltzen zaien informazioa guztiz sexista dela. Faktore bat gaztearen jokabidea sexista izateko  pelikuletan agertzen den “amor romántico” rolak jarraitzen dutelako pentsatzen dut izan daitekela .  Azkenengo denboraldian posibilitateak eduki ditugu karteletan horrelako pelikulak  ikusteko, “tres metros sobre el cielo”, “tengo ganas de ti”, “crepúsculo”, eta abar….
Pelikula batzuetan  neskak ikasle onak dira, oso ondo portatzen dira eta bestalde, mutilak ez doaz eskolara,  denbora guztian arazoetan  sartuta, arau kanpo  bizi dira, sozializatu gabe.  Beste batzuetan ikus dezakegu neskak gatazketan sartzen direla mutila etor dadin bere bila, laguntzera. Baina puntu komun bat daukate, eta pelikula guztietan neska eta mutilaren jarrera berdina da:  denetan ikus dezakegu neskek   gauzak egiten dutela mutilarekin erlazioa hasteko edo mantentzeko. Argi agertzen da filmetan norberaren rolak gizartean.
Azaltzen saiatzen naizen moduan, komunikabideek gazteengan daukaten influentzia izugarrizkoa da, hori kontutan hartuta, uler daiteke gizarteak berdintasuna nahi badu zaindu behar dituela bidaltzen dituen mezuak eta jokabideak, bai lengoaiaren aldetik bai pelikuletan edo desberdintasunak dauden arlo guztietan.. Gizartearen baloreak  sexu baten nagusitasunean oinarrituta badaude gizarte sexista da. Gobernuetan, komunikazio medioetan eta gizarte baten dauden erakunde guztietan,  hezkuntzaren berdintasuna  lortzeko oinarriak bideratu  behar dira, irizpideak  barneratzen eta transmititzen.



1 comentario:

  1. Ados nago esaten duzunarekin, Bego (bide batez, izenpetu, firmatu). Baina, zuk zer egingo duzu horren inguruan irakaslea zarenean? Ala horrekin konturatuta nahikoa dugu?

    Portzierto, gai hori aztertzen Mari Luz Esteban ibili da eta oso liburu ona argitaratu omen du. Interesatuz gero, begirada bat bota. Irakasle itzela da.

    ResponderEliminar