martes, 27 de noviembre de 2012

Murrizketak Hezkuntzan

Hezkuntza komunitateak inbertsioa eskatu du Nafarroan

Igandean Nafarroan eman zen ikaragarrizko manifestazioan ikasle elkarteek, hainbat sindikatuk eta baita gurasoek ere parte hartu zuten. Manifestazioaren funtsa murrizketaren aurka batzea zen eta kalera atera zirenak eziren gutxi izan.

Gure gizartearen egoera gero eta okerrago dago. Duela urte batzuk hasi zen krisi hau eta oraindik hemen jarraitzen du eta antza denez oraindik ez da okerrena iritsi. Gobernuak murrizketetan aurkitu du konponbidea baina agerikoa da denok ez gaudela erabaki hori onartzeko prest. Hezkuntzan egin dituzten murrizketak ez dute inor ezberdin utzi, guztiek dute diru gutxiago euren aurrekontuetan eta horrekin gero eta gauza gehiagori aurre egin behar diote. Hurrunago joan gabe, psikologiako apunteak gure poltsikotik ordaindu behar ditugu. Hala ere, nabaria da krisia ez dugula guztiok berdin ordaintzen. Eurodiputatuek uko egiten diote euren bidaietan merkeagoak diren garraioak hartzen edota gobernuak diputatu aukeratu izateagatik ematen dizkien dirua errefusatzen. Bienbitartean jendeak  arazoak ditu hipoteka ordaintzeko eta etxe gabe geratzen dira.Jendea amorru bizian ateratzea normala ikusten dut horrelako egoera desorekatuen aurrean. Hezkuntzak, gure gizarteko ezinbesteko beste hainbat gauza bezala, inbertsio bat behar du nahitaez. Gainera gobernuak behin baino gehiagitan esan du arte ederretako bezalako ikasketak kenduko dituela eta...
Horrelako erabakien aurrean ezin gaitezke geldirik geratu. Hezkuntza denona izan behar du, eta gure etorkizuna denez kalitatekoa. Murrizketa gehiagorik ez!!!

1 comentario:

  1. A) Izenpetu
    B) Esaten duzun gehienarekin (denarekin ez esatearren) bat nator. Baina:
    Non dago irakaslearen ikuspegia? Zuk horixe garatu behar duzu eta esaten duzun hori berdin-berdin esan lezake beste askok. Gehiago ematen du taberna (edo sindikatuko txokoko) iritzia, irakasle ikuspegitik egindakoa baino.

    ResponderEliminar