HEZKIDETZA
Internetetik begiratzen gauza bat irakurri dut eta pentsatu dut
interesgarria izango dela bloggean hausnartzeko. Irakurri dudan artikulua ”
noticias de la iglesia católica de Bolivia” aldizkarikoa da. Artikuluak
azaltzen du mutilezkoen eskola baten
egon den borroka, eskolan beti mutilak bakarrik ikasi dutela dio, militarrak
izateko edo atletismoa egiteko, eskola oso elitista zela eta sartzeko urte bete
itxoin behar zela zerrendan apuntatu ondoren. Aurten aldatu egin dute formaz
eta 17 izeneko zerrenda atera dute. Sorpresa handia izan zen denontzat,
ikusterakoan, konturatu zirenean nesken izenak
baino ez zirela. Biolentzi fisikoa eta beste arazo batzuk ere egon zirela
era esaten du artikuluak. Boliviako gobernuak zezena adarretatik hartu zuen
esanez neskak eskolatzea legala dela eta onartu behar dela eskolak hartu duen
erabakia.
Eskola
horretara umeak eramaten dutenek, arrazoia daukate, eskolak eduki dituen arauak
edo normak ez direla izan aproposenak esaterakoan, garrantzizko eta kontuzko gaiari
irtenbidea ematea behar zela. Punturik inportanteena, dudarik gabe, ez da hori,
umeen heziketarako hartu duten erabakia onena dela baizik. Denak batera ikasten
badute beste sexuko pertsonekin interaktuatzen dute, gizartean denak batera
biziko garelako gauza berdinak ikasi behar ditugu. Egon diren mugak apurtzen badute,
ematen den hezkuntza etorkizuneko gizartean berdintasuna lortzeko izango da. Generozko
biolentziarekin amaitu nahi badugu oso garrantzitsu da txikitatik arlo
guztietan ematen den heziketa berdintasun printzipioan oinarrituta egin.
Interesgarria diozuna; baina horren gainean pentsatzeko orduan, hankamotz utzi nauzu. Artikulu horretarako esteka ipintzea ahaztu duzu, orduan ezin dut osotasunez ulertu. Hurrengoan, zerbait aipatzen duzunean esteka ipintzea ez ahaztu.
ResponderEliminar